UROLA LAZTIREN GARAIPEN HANDIA
Gure lehen taldeak aurreneko eskuratu ditu Indupime Basauri 28-24 garaituta.
Helburu argia dute Iñigo Canterok entrenatutako mutilek aurtengo denboraldian, kategoria mantentzea. Horretarako, behar-beharrezkoa da aukerak pasatzen ez uztea eta ahal den guztietan puntuak pilatzea, larunbatean Indupime Basauriren aurrean egin zuten bezalaxe.
Zaleek ez zuten hutsik egin eta Ispilla polikiroldegiko harmailei itxura ederra eman zieten taldeari garaipenerako bidea erakutsiz. Aurreneko minututik argi geratu zen zein bi talde lehiatuko ziren. Bata, etxekoa, defentsan gogotsu eta norgehiagokari erritmo bizia ezarriz ari zen bitartean, besteak ez ziren eroso aurkitzen. Berehala zabaldu zen lehen tartea markagailuan, izan ere, bi urtez taldetik at izan den Joseba Garmendiak maisuki gidatu zuen taldea eta Jorge Martinek jaurtiketa ederrak egiz zituen baloia sareetara bidaliz. Honi defentsako lan eraginkorra gehituta atsedenaldirako 16-12 zen markagailua.
Bigarren zatiak ere horitxoena izaten jarraitu zuen, nahiz eta Bizkaitarrak une oro atzetik segika ziren, partidari emozioa eta tentsioa gehituz. Unerik garrantzitsuenean, azken hamar minutuetan, Urola Laztik zailtasun bat gehiago izan zuen, sei minutuz kaleratutako jokalariak izan baitzituen. Basauritarrak ez ziren lozorroan geratu eta aukera baliatu zuten tanto bakar batera gerturatzeko. Beste batzuetan ez bezala, oraingoan baina, gureek burua erabili eta beharrezkoa den patxadaz bi puntuak Zumarragan uztea lortu zuten. Azken emaitza 28-24
Oso garrantzitsuak dira asteburuan lortutako puntuak denboraldi amaierako helburari begira lasaitasuna ematen baitute. Garaipenerako bidea dagoeneko ezaguna da eta honi helduz gu bezala igo berria den Usurbilgo taldeari egingo dio bista asteburuan.