Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LEHEN PARTIDU ETA GARAIPENA JUBENILENTZAT

alt

Urola Asp. St-Luziak Bergara gainditu du lehen jardunaldian 23-20

Beste mailetan egin duten bezala jubenilek ere abiatu dute txapelketa. Eta hasteko aski ezaguna duten Bergarako taldearekin neurtu behar izan dituzte indarrak, aurredenboraldian egin zuten bezalaxe. Jose Manuel Moranek entrenatutako mutilek ondo pasatzea dute denboraldiko helburu, ahalik eta emaitza onenak lortzen saiatuz. Horrela erakutsi zuten larunbatean, 23-20 irabaziz.

Kirol arloan norgehiagoka ez zen oso distiratsua izan. Lehen zatian zehar argi geratu zen lehiaketa erritmo falta zutela bi taldeek, akats ugari egin baitzituzten. Egoera honetan inongo taldek ez zuen markagailuan tarterik zabaltzeri lortzen, baten gola besteak erantzuten zuen eta. Berdintasuna izan zen nagusi zati osoan zehar, azken minutuetan horitxoek kontraerasoei esker hiru goleko aldearekin atsedenaldira lasaitasun apur batekin iristea ahalbidetzen zuelarik.

Bigarren ekinaldian partida irabaztera irten ziren gure mutilak, erasoko joka hobetuz eta golak erraztasun handiagoz lortuz. Hala ere, hobekuntzak ez zuen nahi adina iraun eta Bergararrek jokoari erritmo biziagoa sartuz, gure taldea defentsan gaizki kokatuta zegoela baliatu eta markagailuan hurbildu ziren. Aitzitik, gureek azken kolpea jo zuten eta bi puntua etxean uztea lortu.

Denboraldia era ezinhobean hasi du Urola Asp St-Luziak, baina badago hobekuntzarako tarterik. Erasoko jokoak hainbat unetan ez du argitasun handirik eta ondorioz jaurtiketa okerrak egiten dira. Denborarekin eta entrenamenduetan egindako lanarekin arlo guztiak hobetu eta garipen gehiago lortzen saiatuko da taldea. Hurrengo aukera Oñatin.