Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Infantil emakumezkoen garraipen berri bat.


Asteburu luzean, Ereintza gainditu zuten


Larunbatean Ispilla jokaturiko partida berezia izan zen. Asteburu luzearen ondorioz bi taldeek oso jokalari gutxi izan zituzten. Etxekoak bi ordezko zituzten bitartean, bisitariek bakarra zuten. Hori ikusirik, jokalarientzat partida luzea izango zela eta nekea hobetoen jasatzen zuenak partida irabazteko aukera gehiago izango zituela aurreikusi zezakeen.

Lehenengo bi herenetan partida oso orekatua izan zen. Inork ez zuen bere legea ezartzerik lortzen eta markagailua estu joan zen lehenengo ordu erdian. Jorge Gómezek zuzuenduriko neskek ongi aritu ziren erasoan eta erraztasunez lortzen zuten gola sartzea. Defentsan ordea, pattal aritu ziren. Ereintzako jokalari arriskutsuenaren jokoa gelditzerik ez zuten asmatu.

HIrugarren herenaren hasieran etxekoak gol bateko abantaila zuten eta partida azken unean erabakiko zela zirudien. Baina, UROLA SUMINISTROS ELECTRICOS OLETA taldeko neskak defentsako lanean gehiago saitu ziren eta emaitzak nabariak izan ziren, hiru goleko aldea lortu bai zuten. Hortik aurrera gure neskek lasaitasun handiagoz jokatu ahal izan zuten eta kanpotarrek nekea nabaritzen hasi zirenean tartea handitzen joan zen. Amaieran zazpi golekoa izan zen, 24 eta 17, etxekoen alde.

Datorren aste buruan gure neskak Arraterekin neurtuko dituzte indarrak Eibarren eta irabazi ezkero taldeko lehen postua ziurtatuta lukete. Beraz, EUTSIN GOGOR NESKAK !