INFANTIL EMAKUMEZKOEN BESTE GARAIPEN BAT
Txapelketako azken partidan Leizaran garaitu zuten 25 eta 13
Bisitariek arazoak izan zituzten Zumarragara iristeko eta partida iragarritako ordua baino beranduago hasi zen. Atzerapena ez zen oztopo izan Jorgek entreneatutako neskentzat, lehenengo unetik markagailuan agintzen jarri bai ziren. Defentsa sendo batean oinarriturik, eta naiz eta erasoko une batzuetan nahiko trabaturik aritu, aurkariak baino gehiago izan ziren eta lehenego herenean beti izan zuten bots gol inguruko aldea.
Bigarren herenean gure neskak ez ziren lasaitu. Defentsan sendo jarraitu zuten eta horri esker kontraeraso ugari burutu ahal izan zituzten. Ondorioz, herenaren amaieran aldea bederatzi golekoa zen.
Entrenatazileak, jokalariak ez ohiko postuetan nola moldatzen ziren ikusteko erabili zuen hirugarren herena. Hala eta guztiz ere, taldearen eraginkortasunak ez zuen bera egin eta eraso eta kontreraso gehienak gol berri batekin amaitzen zituztez jokalari horitxoek. Amaieran, UROLA KE SUMINISTROS ELECTRICOS OLETAk hamabi goleko errenta lortu zuen (25 eta 13).
Partida honekin neskek amaitutzat ematen dute aurtengo denboraldia eta aipagarria da, bere multzoko talderik onena direla erakutsiz, Forualdundiko Torneoan jokaturiko partida guztiak irabazi dituztela. Taldeko arduradunak gustora daude taldeak aurtego denboraldian izan duen jarrera eta jokoarekin eta hurrengorako itsaropentsu azaltzen dira, kadete mailan exigentzia handiagoa izango den arren.