KADETE GIZONEZKOEN TALDEAK EUSKAL LIGAN JOKATUKO DU
Gure asteburua Ispilan jokatutako Euskal Ligarako igoera faseak markatu du. UROLA EK RSAk sailkatzea lortu du.
KADETE GIZONEZKOAK
Eskubaloiaz beteriko asteburua izan dugu asteburu honetan Ispilan, gizonezkoen kadete mailako Euskal Ligara igotzeko fasearekin. UROLA EK RSAk jokatutako hiru partidetatik bi irabazi ditu eta Euskal Ligan jokatuko du denboraldia amaitu arte.
Ostiralean Hernani Onddi ET garaitu zuen. Lehen zati parekatuago baten ostean, Jose Angelek eta Alainek entrenatutakoak nagusi izan ziren bigarrenean, garaipen eroso eta zabala lortuz.
Larunbat arratsaldean ezin izan zuten Urdaibai Eskubaloiarekin. Bizkaitarrak indartsu hasi ziren eta laster hiruzpalau goleko aldea lortu zuten. Gureek ez zuten amore eman eta partida orekatu bazen ere, ez zuten aldea murriztu, ezta Bermeokoak gehiegi estutu ere.
Igandean Ereintza Aguaplasten aurka jokatu zuten. Bi taldeek Euskal Ligarako sailkapena poltsikoan zuten, eta entrenatzaileek ordura arte gutxien jokatu zutenei minutuak ematea erabaki zuten. Errenteriarrek aurrea hartu zuten markagailuan, baina gureek berdintzea lortu zuten eta, bigarren zatiaren erdialdean, hiruzpalau goleko abantaila lortu, bukaerara arte kudeatzen jakin zutena, igoera faseko bigarren postua eskuratzeko.
Azken finean, asteburu ona, bai kirol arloan, Euskal Ligarako sailkapena lortuz, bai antolakuntza mailan, Ispilla beteta izan bai da hiru jardunaldietan. Lau taldetako zaletuek pozez eta kiroltasunez aritu ziren, jokalariek egindako ahalegina aitortuz. Zorionak guztioi!
HERNANI ONDDI ET, 26 - UROLA EK RSA, 40
UROLA EK RSA, 31 - URDAIBAI ESKUBALOIA, 36
EREINTZA AGUAPLAST, 23 - UROLA EK RSA, 27
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
UROLA EK LAZTIMENDIk ez zuen irteera errazik. Liderrari bisita eta derbia Legazpin. Iñakik entrenatutakoak partida ona jokatu zuten baina ez zen nahikoa izan bizilagunak garaitzeko. Kontatu digutenez, partida zirraragarria izan zen eta bi taldeek oso ikuskizun ona eskaini zuten.
Horiak zalantzaz hasi ziren, eta horrek behartu gabeko akatsak egitera eraman zituen, etxekoak hauspotu eta sei goleko abantaila lortu zuten lehen zatiaren erdialdera. Atsedenaldira 13 eta 9 iritsi ziren.
Bigarren zatian, gure taldeak bere bertsiorik onena eskaini zuen eta 23ra berdintzea lortu zuen. Xehetasun txikiak izan ziren partidua legazpiarren alde erabaki zutenak: jaurtiketa bat zutoinera, eta Urola EK-ren zalantza pare bat, etxekoei jabetza gehiago edukitzea ahalbidetu zuten, eta haiek aprobetxatu zituzten partidua erabakitzeko.
Lastima egindako ahaleginak markagailuan islarik ez izatea eta kanporatutako zaleei garaipena eta lidergoa eskaini ezin izatea, taldea uneoro animatu eta babestu baitzuen. Harro gaude gureez!
Datorren astean Ordiziak, beste arerio zuzen batek, Ispilla bisitatuko du.
LAUBIDE JATETXEA LEGAZPI, 28 - UROLA EK LAZTIMENDI, 26
1 2024/01/14ra aurreratutako partida · Partido adelantado al 14/01/2024
2 Atzeratutako partidak · Partidos aplazados
3 Euskal Ligara igoera fasea · Fase ascenso Liga Vasca