AZAROAREN 18KO ETA 19KO KRONIKAK ETA EMAITZAK
Talde federatu guztiek jokatu duten asteburuak ez du balantze positiborik izan: zortzi porrot eta lau garaipen. Nabarmentzekoa da emakumezkoen alebinak jokaleku handian egindako debuta (denboran luzatu egin da, egutegia eta partiden atzerapenak direla eta). Gol bateko aldeaz galdu duten arren, porrotak ez du itzali debutaren ilusioa.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
UROLA EK LAZTIMENDIk sentsazioak berreskuratzen ditu Bergara garaituz. Aurreko jarunaldiko porrotaren ondoren erreakzionatzea beharrezkoa zen eta, zorionez, berehalakoa izan da.
Lehen minutuetako berdintasunaren ondoren, Inixiok entrenatutakoak lehenengo aldeak ezartzen hasi ziren, eta ia beti lau gol abantailaz egon ziren.
Erasoak arinak eta landuak ziren, eta akats puntualek ez gintuzten hainbeste zigortu, defentsa laneta izandako hobekuntzak gure atezainen jarduera ona ahalbidetu baitzuen. Jokalari guztien ekarpena funtsezkoa izan zen erakutsitako nagusitasunerako.
Hurrengo bidaia Arrasatera izango da, eta ildo horri eutsi behar diogu lehiakorrak izateko.
UROLA EK LAZTIMENDI, 31 - SORALUCE BKE, 24
JUBENIL GIZONEZKOAK
UROLA EK ANTONIO ARANZADI taldearen denboraldiko bigarren porrota, oraingoan Urnietan. Aitzakiarik gabe, baina agian, ikas-bidaian zeuden 4-5 jokalari falta izateak zerikusi izan zuen azken emaitzan.
Partida berdinduta hasi zen, etxekoentzako gutxieneko abantailekin, baina atsedenerako hiru minutu falta zirela, gure mutilek hainbat jaurtiketa huts egin zituzten jarraian, eta, ondorioz, urnietarrak bost gora iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian, horiek jaurtiketa argi eta sinple ugari huts egin zituzten, eta abantaila hamar golera handitu zen. Defentsa-sistema aldaketak eta harrotasun kolpeak aldea bostean utzi zuten.
Berriz ere, iruditzen zaigu ez dizkigutela partidak irabazten, guk galtzen ditugula baizik.
Gurekin debuta egin zuen Yunesek, Kanarietatik Ormaiztegira bizitzera etorri den gazteak.
URNIETA GURIA JATETXEA, 25 - UROLA EK ANTONIO ARANZADI, 20