URRIAREN 14KO ETA 15EKO KRONIKAK ETA EMAITZAK
Klubeko hamabi taldeetatik lauk jokatu dituzte partidak asteburu luze honetan. Kadete mutilek Aloñaren aurkako partida bertan behera utzi behar izan zuten, Ispillako egiturazko gorabeherengatik, eta gainerako hiruretatik garaipen bakarra, Antonio Aranzadi jubenil mutien eskutik, Errenteriako Ereintzara egindako bisitan.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
UROLA EK LAZTIMENDI punturik gabe etorri zen larunbatean Ordizitik, 27 eta 23 galdu bai zuen. Lehenengo zatia oso parekatua izan zen eta bi taldeak beraien aukerak ondo aprobetxatu bazituzten ere, atsedenaldian ordiziarrek bi goleko abantaila zuten markagailuan.
Bigarrenaren hasieran urdinek aldea handitu zuten eta lehia erabakita utziko zutela zirudien, baina horitxoek ez zuten amore eman eta errenta gol bakar batera murriztu zuten. Hala ere indarra ahitu zitzaien, azken hiru minutuetan gol bakarra lortuz, eta markagailua ezin izan zuten irauli.
Inixioren hitzetan, gure jokalariak ondo aritu ziren, eskatutakoa bete zuten, baina izandako baja garrantzitsuak nabaritu ziren.
ORDIZIA SIGLO XX PLATER PRESTATUAK, 27 - UROLA EK LAZTIMENDI, 23
*Bertan behera/Suspendido