OTSAILAren 12-13ko KRONIKAK
Ezin dugu esan jardunaldia oso emankorra izan denik. Uste dut hau dela Klubeko talde guztiek jokatu dugun denboraldiko lehen jardunaldia, hamar partidu guztira, zazpi porrot eta hiru garaipeneko balantzea izan dugularik. Txikienen taldeek txukundu dute jardunaldia.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
CB UROLA EK LAZTIMENDIren porrota Tolosara eginiko bisitan. Puntuatzeko ahalegina azkeneraino luzatu arren, ezin izan zen partidaren inertzia zuzendu. Horitxoak atzetik joan ziren beti, baina kontrako aldeak ez ziren izan bi/hiru gol baino gehiagokoak.
Etxeko taldeak ondo planifikatu zuen partida. Filial izatean, Liga Nazionalean ohikoak izateagatik diferentzia markatu zuten goi-mailako jokalariak lerrokatu zituen. Egoera horri gure taldearen bajak gehitzen badizkiogu, gure jokalarietako batzuk fisikoki oso ondo ez egoteak eta partida baten bilakaera markatzen duten ohiko xehetasunak (arbitrajea, aldaratzeak, akatsak, zoria...) aldeko ez izateak, are gehiago zaildu zituen gure jokalarien aukerak.
Lehiakidearen merezimenduak ere ez dira gutxietsi behar, plantilla handia aurkezteaz gain partida ona egin baitzuten.
Egindako ahalegin handiak ez zuen saririk ekarri, baina pozik gaude, uste baitugu asmatzen ari garela egindako lanean, eta beste batzuetan, antzeko egoeretan, puntuak lortzea lortu da.
Hurrengo asteburuan Ordiziak Ispillara egingo duen bisitak dena ematea eskatuko digua, baina publikoaren laguntzarekin bi puntuak lortzea espero dugu.
Tolosa CF Eskubaloia, 30 - UROLA EK LAZTIMENDI, 29
1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK
Partida bikaina jokatu zuten larunbatean CB UROLA EK URZUMeko neskek. Multzoko lehen sailkatuari egin zioten aurre, soilik bost partida galdu dituen Arilan Elgoibar, eta estu hartu zuten.
Piskanaka hobetzen ari dira eta egin beharrekoa garbiago dute. Horrela jarraituz gero, beste garaipenen bat lortuko duzue. Eutsi neskak!
UROLA EK URZUM, 24 - Arilan Elgoibar, 27
JUBENIL GIZONEZKOAK
Historia handirik gabeko partida, igandean CB UROLA EK CRISTALERIAS GOIERRI eta Hondarribiak jokatu zutena.
Jokalari bisitaririk nabarmenenaren aurkako defentsa estuak, jokalari aurreratuaren mugikortasunak eta lehen lerroko jokalarien gaineko irteerek zalantza nahikoak sortu zituzten hondarribiarrengan baloiaren zirkulazioan galerak eragiteko, eta, ondorioz, etengabe atera ziren etxekoak kontraerasora, gol aukera errazak izan zituztelarik.
Horitxoen erasoari dagokionez, ezer gutxi nabarmendu daiteke, ez baitzen joko estatikoan aritzeko aukera handirik izan eta astean zehar landutako joko taktikoa ia ezin izan zen egin.
Garrantzitsuena da minutuak eman ahal izan zitzaizkiela partidak zailagoak direnean gutxiago jokatzen duten jokalariei eta ez zela lesionaturik izan.
UROLA EK CRISTALERÍA GOHIERRI, 45 - Hondarribia Eskubaloia, 30
KADETE GIZONEZKOAK EUSKAL LIGA
CB UROLA EK RS ARALAR taldeko mutilak Euskal Ligako benetako mailaz jabetu ziren larunbatean. Agian, multzoko talderik indartsuenare aurka neurtu ziren eta zarauztarrak erraz nagusitu ziren. Iñigoren eta Unairen mutilak konturatu ziren, batez ere, asko eta ondo lan egin behar dela defentsan. Horitxoei asko kostatu zitzaien gola egitea, eta bisitariek erraz lortzen zuten. Baina gureak ez zuten amore eman eta borrokan jarraitu zuten. Hori da ikasten eta hobetzen jarraitzeko modua.
Ez da ahaztu behar denboraldia Lurraldeko Maian hasi zutela, eta kontuan hartuta Euskal Ligako aurkariek asko eta ondo jokatzen dutela, partidu guztietan lehiakorrak izatea dute helburu.
UROLA EK RS ARALAR, 20 - Gran Camping Zarautz ZKE, 38
KADETE GIZONEZKOAK PARTAIDETZA
Markagailuak islatzen duena baino estuagoa izan zen partida. Atsedenaldian CB UROLA EK RS ARALARek 3 golegatik soilik galtzen zuen. Bigarrengo zatian, berdintzea lortu eta aurretik jartzeko aukera ere izan zuten. Presaka aritzeak eta baloi-galerek eragotzi zuten horitxoen susperraldia, eta donostiarrak markagailuan alde egin zutenean, besoak jatsi zituzten.
Ikasteko eta ondorioak ateratzeko porrota: pazientzia izan behar da eraso estatikoan eta defentsa hobetu. Gogor entrenatzen jarraitu!
Herreria Bidebieta Bera Bera, 34 - UROLA EK ANTONIO ARANZADI, 22