BERDINTASUNARI ETA KIROLEKO SEXU-INDARKERIARI BURUZKO SENTSIBILIZAZIO-KANPAINA
Bere garaian jakinarazi genuen CB UROLA EKn kanpaina bat antolatu genuela berdintasunari eta kiroleko sexu-indarkeriaren prebentzioari buruzko sentsibilizaziorako klubarekin zerikusia duten pertsona guztientzat. Abenduaren erdialdean egingo zen kanpaina bertan behera geratu zen pandemia zela eta. Osasun egoera zertxobait hobea denez, eta ekitaldiak normaltasun handiagoz antolatzen direnez, gaiari berriro ekitea erabaki dugu.
ZURE TALDEKOAK GARA Jakina denez, kirola onuragarria da osasunerako eta ongizaterako, baina harago ere badoa: Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren arabera, kirolak gizarte-aurrerapena sustatzen du, eta "garapena eta bakea gauzatzen laguntzen du tolerantzia sustatuz, emakumeen, gazteen eta komunitateen jabekuntza bultzatuz, baita osasunaren, hezkuntzaren eta gizarteratzearen arloko helburuak ere". Zoritxarrez, kirolaren testuinguruan indarkeria hainbat modutan ager daiteke, hala nola abusuzko jokaeren, sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren bidez. Edozein pertsonak sexu-abusua, sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena jasan ditzake, sexua, adina, kirol-trebetasuna, hezkuntza-maila, estatus sozioekonomikoa, sexu-orientazioa, genero-identitatea eta/edo migrazio-egoera edozein izanda ere. Hala ere, ikerketen arabera, kiroleko indarkeria mota horiek neurriz kanpo eragiten diete emakumeei, haurtzaroa eta nerabezaroa barne, eta kirol-estamentu guztietako pertsonek jasan dezakete, hala nola, jokalariek, entrenatzaileek, epaileek, kudeatzaileek eta epaileek. Hori guztia dela eta, CB UROLA EKn sentsibilizazio-kanpaina bat antolatuko dugu berdintasunari eta kiroleko sexu-indarkeriaren prebentzioari buruz, klubarekin zerikusia duten pertsona guztiei zuzenduta, hala nola teknikariei, kirol-monitoreei, kirolariei eta abarri. Eusko Jaurlaritzak eta Basque Teamek sustatutako ZURE TALDEAK GARA Euskadiko kirol-arloko sexu-abusuaren, sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren arreta-zerbitzuko langileek emango dituzte hitzaldiak.Taldeka antolatuko ditugu, entrenamendu-ordutegiaren barruan, eta honela banatuko ditugu: Otsailaren 15a, asteartea: 18:00-19:00, infantil emakumezkoak 19:00-20:00, senior emakumezkoak Otsailaren 18a, ostirala: 17:00-18:00, eskola 1 18:00-19:00, eskola 2 Otsailaren 23a, asteazkena: 17:00-18:00, alebin gizonezkoak 18:00-19:00, kadete emakumezkoak 19:00-20:00, entrenatzaile eta zuzendaritza taldea Gainerako taldeekiko prestakuntza aurrerago eginen da.