Garaipen zaporeko puntua
Urola Laztik partida osoan zehar atzetik izan ondoren puntu bat dakar Zarauztik gol askoko partidan. 38-38
Gaurkoa denboraldiko partida garrantzisuenetakoa zen eta nabaria zen partida aurretiko giroan. Ezohiko ordutegia izan arren, guztiek hasiera-hasieratik kontzentrazioa mantendu nahi zuten.
Norgehiagoka bi ateetan golak etengabe sartuz hasi zen, gol bakoitzari aurkako taledeak bereala erntzuten ziolarik. Ondorioz, lehen bederatzi minutuak jokatutakoan 6nako berdinketa adierazten zuen markagailuak, gol askoko partida aurreikusten zen. Minutuak aurrera egin zutenea defentsen biguntasuna agerian gelditu zen, batez ere urolatarrena, defentsako postu egokiak ez zituztelako aurkitzen. Hori horrela zelarik atsedenaldirako zarauztarrek 4 goleko aldea zabaltzea lortu zuten atsedenaldirako. 18-14. Aipatu beharra dago emaitza honen eragile nagusietako bat etxeko atezaina izan zela atepean eginiko lan onagatik.
Lehen zatian zuri-beltzak guztiz nagusitu ziren eta atsedenaldiaren ondoren horiak markagailuari buelta emateko intentzioarekin irten ziren arren zarauztarrek intentsitatea mantentzen zuten. Bigarrena lehenengoaren errepikapen bat izan zen lehen minutuetan. Egoera hau etxekoen aldekoa zen eta minutuak aurrera egin ahala aldeak bere horretan jarraitzen zuen eta bost goletaraino ere zabaldu zuten. Momentu honetatik aurrera, urolakoak bihotza burua baino gehiago erabiliz aldeak murriztea lortu zuten eta markagailuan gol bakarrera jartzea lortu eta berdintzeko aukera izan zutelarik. Ez zuten lortu eta etxekoak berriro ere ihes egin zuten bost minutu faltan buelta ematea ezinezkoa zirudien emaitza lortu arte (35-30).
Baina imaginatu ezin zena gertatu zen, defentsa sendotu zuten gureek eta aurkako atean golak egitea lortu zuten. 10 segundo eskas falta zirenean penaltia gauzatu eta 38 nako berdinketa ezarri zuten. Partida etxekoen jaurtiketa zuzen batekin amaitu zen nahiz eta ez zen atera iritsi.
Emaitza honekin puntu bat irabazi izanaren sentsazioarekin itzuli dira gure mutilak. Hurrengo jardunaldia bi aste barru izango da eta berdindua espero den derbya ikusi ahal izango dugu Ispillan.