Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HELBURUA BETEA: UROLA BIGARREN NAZIONAL MAILAN

alt
Jokalariak igoera lortu izana ospatzen

UROLA LAZTIk denboraldi gogoangarria itxi zuen larunbatean igoera lortuz.

Eskubaloi zale ugari, bai bertakoak eta bai inguruko herrietatik etorritakoak ere, Ispillako polikiroldegian egin zuten bat historiarako gordeko den partida ikusteko. UROLA LAZTIK denboraldiko azken partida zuen, Bigarren Nazional mailara igoera lortzeko aukerekin gainera. Horretarako Erandioko taldea gainditu beharra zuen, zeina igoera postuetan zegoen eta berdinketak ere balio zion. Finala zen.

Astean zehar web orrialde honetan eta beste zeinbat tokitan eginiko deialdiek eragina izan zuten eta larunbatean itxura ezinobea zuten polikiroldegiko harmailek. Bertaratutako zaleek beren animo eta oihuak eman zizkioten taldeari eta arrakastarako bidea erraztu.

Neurketaren lehen momentutik argi geratu zen larunbateko demak zuen garrantzia eta hasieratik nagusi izan zen gure taldea arlo guztietan. Bizkaitarrak ez ziren eroso sentitzen kantxan eta horitxoek ez zuten aukera pasatzen utzi berehala 4-5 goleko aldea zabaltzeko eta hurrengo minutuetan lasaixeago aritzeko. Etxeko taldea erasoan fin aritu zen bertaratutako jende andanari gozatua emanez. Atsedenaldira itxaropenera zeramnan 13-9ko markagailuarekin heldu zen.

Bigarren zatiak ere ildo beretik jarraitu zuen etxekoak nagusi eta bizkaitarrak ezinean zirela. Igarotzen zen minutu bakoitzeak igoera lortuko zenaren sentsazioa harmailetan nahiz kantxan handiagotu egiten zen arren, zuhurtzia mantendu behar zen horrelako norgehiagokek izan ditzaketen aldaketengatik. Hala ere, zorionez ez zen ezer ere aldatu, eta lehia osoan erakutsitako patsada erabiliz azken minutuetara egoera kontrolpean zela heldu zen amaierara. 31-24 eta igoera UROLArentzat

Amaierako tutua entzutean sortutako tetsio eta kirio guztiak askatu zituzten bertaratutakoek eta merezi bezala ospatu lortutako arrakasta. Larunbatekoa arratsalde gogoangarria izan zen. Igoera lortu zuten hainbat jokalari harmailetan ziren, urte batzuk atzera igoera lortu zenean, eta atzokoan partida ikusten zeuden gazte askok lortuko dituzte, geroan horrelako arrakastak. ZORIONAK DENEI ETA AUPA UROLA.