Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LAZTIMENDIK LEHENAREN ETXEAN BERDINDU DU


Gainontzekoak, garaipen bat, berdinketa bat eta lau porrot... baina lehiakor izanez


Etxetik kanpo berdinketa lortzea emaitza ona da, are gehiago sei goleko kontrako aldea izan eta multzoko liderren etxean jokatzen baduzu. Hori lortu zuten UROLA EK LAZTIMENDIkoek, baina ez ziren guztiz pozik etorri Inaxioren mutilek, partida amaitzeko asko falta ez zela aurretik jarri eta garaipena gertu ikusi bai zuten. Orain emaitza bolada ona berretsi behar da, larunbatean Haritza menpean hartu eta sailkapenean aurreratuz.


JUBENIL mailan, UROLA EK AIKEReko neskek 19-13 galdu zuten Urnietara eginiko bisitan. Hala eta guztiz ere, Julenek eta Xabik entrenatutako neskek partida txukuna jokatu zuten eta jaurtiketetan eginiko akatsek zigortu zituen. Lesioek eta ikaskengatik jokatzeari uzteak taldea eskastu dute, baina taldeko arduradunak pozik daude neskek erakusten duten konpromiso, parte-ahartzea eta jokoarekin.

Mutilek berriz, Ormaiztegi EK taldea menperatu zuten (28-25) Auzokoen aurkako derbietan gertatzen den moduan, norgehiagoka bizia eta tentsioz betea izan zen. Bisitariak aurretik izan ziren markagailuan, ustekabeko jokaldi batean, atezainak min hartu zuen arte bai bederen. Une horretatik aurrera samurrago izan zen UROLA EK LUIS ANGEL ITURGINTZAko mutilentzat.


KADETE mailan, UROLA EK UGARTE HARATEGIA/IRATI KAFETEGIA taldeko neskak 19. eta 24. arteko postuak erabakitzen dituen multzoko sailkapen burua ziurtatzeko aukera zuten. Ondo ekin zioten Aritzen neskek partidari eta laster aurrea hartu zuten markagailuan. Bisitariak tartea murrizten hastearekin batera, gureak urduritzen hasi ziren eta lehia estu eta borrokatu baten amaieran 17nako berdinketa adierazten zuen markagailuak.

Mutilek goiz jaiki behar izan zuten igandean Hondarribira joateko eta, badirudi, goiz jaikitzeak ez ziela onik egin, norgehiagoka eskasa jokatu bai zuten. UROLA EK A. ARANZADI taldekoek une oro atzetik izan ziren markagailuan eta bigarren zatiaren erdialdera suspertze txiki bat izan bazuten ere (gol bakar batera jarri ziren) ez ziran garaipenaren borrokan sartzeko gai izan. Amaieran, 30-26.


Asteburuan denboraldiko lehen garaipena lortu ondoren, lehen urteko INFANTILAK gogo biziz abiatu ziren Saiekoren aurka lehiatzera, baina belaunikatu eta burumakur egin behar izan zuten itzulera. Galdu arren (28-20) “Canario”ren mutilek ondo aurre egin eta itxura polita eman zuten.

Partida zaila zuten UROLA EK GOIERRIBUSekoek Usurbilen. Bertan, multzoko lider sendoa zuten zai eta saiatu arren hori-urdinak esku hutsik bueltatu behar izan zuten (29-20)