GIZONEZKOEN MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA
Urtarrilak 15etik, otsailak 1era jokatuko da Qatar-en
24 selekziok parte hartuko dute, lau multzotan banatuta. Ligaxka bana jokatuko da hilaren 24ra arte, eta multzo bakoitzeko lehen laurak igaroko dira final-zortzienetara. Hortik aurrera kanporaketa zuzenak izango dira, otsailaren 1eko finalera arte. Munduko txapeldunak 2016ko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea ziurtatuko du. Faboritoei dagokionez, lau zerrendaburuak: Espainia-2013ko txapelduna-, Frantzia, Danimarka eta Kroazia dira hautagai nagusiak, baina txapelketa oso irekia dago.