APIRILAK 14, BIGARREN JARDUNALDIA
Egun luzea benetan, gureak hamabi partida jokatu dituzte.
9:00etatik 21:00etara bitartean etengabe aritu dira UROLA EKeko taldeak lehian, batzuk bi partida jokatu dituztelarik.
Infantil neskak jokaturiko bi partidak irabazi dituzte: 8-6 Monbui katalanen aurka, eta 18-10 VFB 93 Penzlin alemanen aurka. Horrela jarraituz gero finalera iristeko aukerak izango dituzte. Ea hala den.
Bigarren urteko kadete neskak ere bi partida jokatu dituzte. Danimarkako AB Handbold “B” taldearen aurka lehen garaipena lortu dutelarik. Lehen urtekoak berriz oinazealdia sufritzen ari dira eta oraindik ez dute garaipenik lortu. Adinez zaharragoak eta tamainaz handiagoak diren arerioen aurka aritu arren ez dute amorerik emango eta garaipenen bat lortuko dutelakoan gaude.
Mutilei dagokionez, lehen urteko kadeteak, mailako txikienak izanik, ezer gutxi egin ahal izan dute jokaturiko bi norgahiagoetan. Mataro “A” eta Danimarkako HC Odense gehiago izan dira eta gure mutilak etsi ez duten arren, belaunikatu beharrean izan dira. Bigarren urtekoak aldiz garaipen bat eta porrot bat lortu dituzte.
Jubenilak garaipenik lortu gabe jarraitzen dute. Gaurkoan, CH Igualada y el CH Geieg talde katalanen aurka jokaturiko bi norgehiagokak galdu dituzte.
Indatsu jarraitzen dutenak senior mutilak dira. Gaurkoan HC Odense daniarrak menperatu dituzte, 26-20, eta finalerdietarako txartela ziurtaturik dute. Hori-urdinak gozatzen ari dira. Indartsu defentsan eta bizi erasoan, taldeko liderrak izango dira asteartean CH Cardedeu mendean hartzen badute.
Gauean, antolatzaileak prestatutako festa izan dugu partehartzaile guztiok. Festan ere gure neska-mutilak nabarmendu dira umore onez aritu bai dira. Gainera, Joseba Azpiazu izan da zozketatu duten kamisetaren zenbakia atera duena.
Nekearen eragina nabarmentzen hasia da, bainan ez dugu etsiko... EUTSI NESKA-MUTILOK !!!