TRISTE ETORRI DA AZAROA
Garaipenik ez azaroko lehen asteburuan.
SENIOR GIZONEZKOAK
Larunbatean Tolosa CF-aren aurka 24 eta 31 galdu ondoren, UROLA EK LAZTIMENDI-k garaipenik dastatu gabe jarraitzen du. Denboraldian etxean jokatzen zuten lehen norgehiagoka aproposa zirudien lehen garaipena lortu eta sailkapenean gorantz hasteko, baina nahi eta ezin aritu ziren Jon Mendia eta “Canario”ren mutilek. Bisitariek lehen unetik jarri ziren aurretik markagailuan, baina hori-urdinak, amorerik eman gabe, partidan mantendu ziren eta atsedenaldian (13-15) lehia irekia zegoen. Atsedenalditik bueltan tolosarrak sendoago kantxaratu ziren eta bost goleko aldea izatea iritsi ziren. Gure mutilek, ordea, erreakzionatzen jakin zuten eta 22na berdintzeko gai izan ziren. Erasoan galdutako baloi batzuk hauspoa eman zin bisitariei eta berriz ere tartea zabaltzea lortu zuten. Amaierako markagailua (24-31) ez da kantxan ikusitako orekaren isla.
KADETE GIZONEZKOAK
Lehen urteko UROLA EK SUPER BM-k, erronka zaila zuen larunbatean. Beraiek lehen urteko jokalariak izanik, lehen eta bigarren urteko jokalariz osaturiko La Bacaladera Hondarribia taldearen aurka jokatu bai zuten, eta hauek izan ziren norgehiagokaren erritmoa ezarri zutenak. Lehen zatian hainbestean eutsi zieten Moran eta Maniegaren mutilek hondarribiarrei, atsedenaldira 19-20 iritsi zirelarik. Jarraipenean ordea kostaldekoen heldutasuna nagusitu zen eta lehen minutuetan lorturiko 1-6ko partzialak lehia ia erabakita utzi zuen. Gure mutilek ez zuten amore eman eta emaitza txukun bat lortzeko gai izan ziren (32-41)
BESTE EMAITZA BATZUK:
Jubenil Gionezkoak: Jardunaldi bikoitza UROLA EK SUPER BM 26 – Bidasoa Irun 36 // Egia Baztarre taberna 30 – UROLA EK SUPER BM 25
Kadete Emakumezkoak : Aiala ZKE 28 - UROLA EK IRATI / UGARTE 12