Asteburu mingotsa gure taldeentzat.
Garaipen bakarra lortu dugu jardunaldi honetan, jubenilena.
SENIOR MUTILAK
Gaizki hasi dute liga UROLA LAZTIMENDIko mutilek, Sanloren aurka 28 eta 19 galdu bait zuten. Gureak baja batzuekin joan zirenez Elgoibar aldera, eta beraiek talde nagusiko hainbat jokalarirekin jolastu zutenez, nagusitasun osoz irabazi zuten zuri-gorriek.
Lehen zatian nahzi eta denbora osoan markagailuan atzetik ibili, ez ziren errenta zabalak izan. Atsedenaldira, adibidez, hiru gol behera hedu ziren (14 - 11). Aldiz, bigarren zatian abantaila handitu egin zuten elgoibartarrek eta zailtasun handirik gabe gailendu zitzaien horitxoei. Azkenean, esan bezala, 28 eta 19.
JUBENILAK
Jardunaldi bikoitza izan dute Imanol eta Mikelen mutilek asteburu honetan. Bata, etxean, Arrasateren aurka eta, bestea, Usurbilen.
Ostiralean Arrasateren aurka neurtu zituzten indarrak UROLA SUPER BMkoek, eta une oro nagusi izan arre, ez zuten sekula erlaxatzeko hainako alderik lortu;
Bestalde, Igandean, ezin izan zioten bolada onari jarraipena eman eta denboraldiko lehen porrota jaso zuten (31 - 26). Nekeagatik edo, ez ziren aurreko bi partidetan bezain fin ibili eta beti atzetik ibili ziren markagailuan.
KADETE MUTILAK
Kadeteetan zaharrenek, hots, bigarren urtekoek, ez zuten punturik erdietsi Gasteiza eginiko bidaian. Lehen zatian nagusi izan arren, esfortzu fisiko handia egin zuten eta talde laburra dutenez, etxekoek markagailua irauli egin zuten eta azkenean 24 eta 22 galdu zuten UROLA FONTANERIA LUIS ANGELekoek.
Lehen urtekoek, berriz, partida estua izan zuten Andoainen. Lehen zatian alde txikiak izan ziren eta atsedenaldira hiru goleko abantailarekin iritsi ziren UROLA SUPER BMko mutilak. Bigarrenean, lehengo lepotik burua, alde tsikiak eta inorrek ezin ihes egin markagailuan. Estuasun hark urduritasuna eragin zien Julen eta Aitorren mutikoei eta akats batzuk egin zituzten ondorioz, Leizarangoei garaipena eskuratzea ahalbideratuz (22 - 23).
Ulertzekoa da azken minutuetan egindako akatsak, berriak bait dira maila honetan eta. Hala ere, zihur ikasi dutela eta urrengoan zorte hobea izango dutela.