Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DENBORALDIA, AZKENETAN


Maiatzean aurrera goazen heinean denboraldiko azken norgehiagokak jokatzen ari gara


UROLA EK ANTONIO ARANZADIk denboraldiko bigarren finala zuen jokoan larunbatean eta ez zuen hutsik egin Ispillan jokaturiko partidan. Berdinketa ere balekoa izan arren, Iker eta Jonen mutilak garaipenaren bila kantxaratu ziren, hori bait zen sailkapena ziurtatzeko modurik eraginkorrena. Hori-urdinak defentsako lanean oinarritu zuten garaipena. Elgoibartarrak estu hartu zituzten eta ondo oztopatu zuten bisitarien jokoa. erasoan Jorge Martinen golak erabakigarriak izan ziren. Amaieran 29_24 Urretxu-Zumarragakoentazt eta Gipuzkoako Kopako finalerako txartela lortu zuten. ZORIONAK MUTILAK !! Finala Donibaneren aurka izango da, baina noiz eta non jokatuko den ez dakigu, jarrai adi berrie.

UROLA EK LAZTIMENDIko mutilek partida kaskarra egin zuten denboraldiko etxeko azken partidan. Tolosa CF zuten arerio eta osotasunean bisitariek gehiago izan ziren. Indartsu ekin zioten tolosarrak eta amen batean aurretik jarri ziren markagailuan (2-4, 5. minutan) Hori-urdinak hortzak estutu, markagailua irauli eta tarte polita lortu zuten (10-7, 21. minutuan) baina indarrak ahuldu zitzaizkien eta aurrerantzean ezinean aritu ziren. Atsedenaldian, 12 eta 14 urdinak agintzen zuten eta jarraipenean kontrolpean izan zuten norgehiagoka. Ikerrek entrenatutako mutilak bigun aritu ziren defentsan eta kamuts erasoan. Azkenean 24 eta 30 makurtu behar izan zuten. Datorren asteburuan Eibarren agurtuko dute denboraldia, ea zapore gozoarekin egiteko aukera duten.

Infantil mailako mutilek Gipuzkoako Txapelketako postuak finkatzeko gurutzatzeak dituzte. Joan-etorrian, Urnietako Guria kafetegiaren auka neurtuko behar dituzte indarrak. Larunbatean Ispillan jokatutako norgehiagokan urduri antzean hasi ziren morandarren mutilak eta urnietarrak aurre hartu zieten. Gure mutilak suspertuz joan ziren eta, atsedenaldira galtzen (11-13) iritsi baziren ere, markagailua estutzeko gai izan ziren. Jarraipenean, azkar samar berdindu zuten eta UROLA EK SUPER BMkoek indartuz joan ziren neurrian, urnietarrek behera egin zuten, azken bost minutuetan tartea sei goletara zabaldu zelarik, 24-18.

Maila bereko UROLA EK GOIERRIBUSeko neskak ezin izan zuten garaipena lortu. Ondo hasi ziren, Eibar Eskubaloia “A” taldea estu hartuz, eta partida bideratuta zutela zirudienean pott egin zuten. Eibartarrak esnatuz joan ziren eta atsedenaldirako zazpina berdinduta iritsi ziren. Bigarrengo zatian armaginak geroz eta erosoago aurkitu ziren eta gureak ezinean jarraitu zuten. Horrela emaitza ezin zitekeen aldekoa izan eta bisitariek 12-19 nagusitu ziren.

Alebin mailako mutilek asteburu batez aurreratu zuten Bergaren aurka zuten partida, hau ere denboraldiko azkena zelarik eta ahozapore eztiaz agurtu zuten denboraldia, 9-16ko garaipena lortu bait zuten. Jokalari gutxirekin aritu arren, Julen eta Arkaitzen mutilek hasieratik menperatu zituzten bergararrak. Lau laurdenetan arerioak baino gehiago izan ziren, eta aurreko partidetan ez bezala, amaiera ondo kudeatzen jakin zuten. Denboraldian zehar bilakaera polita izan dute, jator eta gogotsu aritu dira lanean. Guzti horrengatik, ZORIONAK MUTILAK !!!