Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JUBENIL GIZONEZKOAK GIPUZKOAKO KOPAKO FINALA JOKATUKO DUTE.


Tolosa CF 41-31 garaitu ondoren irabazi du eskubide hori. Gainontzeko taldeek, lehen taldea ezik, denboraldia amaitu dute.


Azken jardunaldian lau talde bedindurik zeuden eta beraien artean jokatu dute, beraz denek zituzten sailkatzeko aukerak. Azkenean, gure mutilak izan dira aukera hori baliatu dutenak. Horretarako Tolosa CF Eskubaloia menperatu behar izan dute. Lehen zatian, sendo aritu dira defentsako lanetan eta erasoan, berriz, azkar eta eraginkor jokatuz, bost golako aldea (13-8 15. minutuan) ere izan dute. Tolosarrek ordea, suspertu eta atsedenaldira 21-18 iritsi dira.

Bigarren zatian indartsu kantxaratu dira José Ángelen mutilek, eta zazpi goleko errenta lortu dute amen batean. Txandakatzeak eta urdinek jokoari emaniko abiadurak ez die mesede egin eta tolosarrek bi goletara urbildu dira. Baina zalantza guztiak uxatuz, UROLA EK ANTONIO ARANZADI taldeko mutilek bere joko onena berreskuratu dute eta azken hamar miutuetan 9-2ko partziala eginez, 41-31 gailendu dira. Emaitza horrekin eta gol-aldeari esker Gipuzkoako Kopako Hiruko-finala jokatzeko sailkatu da taldea.

10-14 galdu duten arren, alebin mailako UROLA EKko neskek egin duten hobekuntza nabarmena izan da. Geroz eta hobeto moldatzen dira eskubaloian eta jokoaren nondik norakoak barneratzen ari direla bistakoa da. Asteburu honetan, defentsan sendotasuna erakutsi dute eta une oro partidan sarturik izan dira, garaipena urruti ez dute izan. Lehen urtea izanik gustora egon daitezke izan dute bilakerarekin. ANIMO NESKAK!!!