Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JUBENIL MUTILEK ETA INFANTILEK SOILIK IRABAZI DUTE.


Asteburu kaxkarra gure taldeentzat, izan ere, ANTONIO ARANZADIko eta GOIHERRI BUSeko bakarrik mutilek irabazi dute. Zaharrenak, neskek, kadeteek eta infantilek galdu egindute.

Talde nagusiak kopako bigarren jardunaldian bigarren garaipena lortu nahi zuen, eta gertu izan zen lorztetik. 50 minuturarte aurretik joan ziren UROLA LAZTIko jokalariak, baina azken minutuetan eguniko hutsegiteak medio, azkenean galdu egin zuten. (25 - 28)

Bestalde, Jose Angelen mutilek, hau da, UROLA ANTONIO ARANZADIko mutilek, irabazi beharra zuen aurrera jarraitzeko aukerak mantendu nahi bazituzten. Lortu zituzten bi puntuak etxean gelditzea, baina, azken hamar minutuetan beherakada nabarmena jasan zuten horitxoek eta ordiziarrek aldeak murriztu zituzten. (31 - 24)

Jubenil neskek, berriz, Elgoibar zuten aurkari. Hasiera batean partida esua izan behar zen, baina zurigorriak apurka-apurka joan egin ziren markagailuan eta ezin izan zuten ezer egin. (18 - 28)

Kadeteek sasoi ona bizi dute, baina ezin izan zuten garaipen berri bat zakuratu. Pulporen aurka neurtu zituzten indarrak, eta oso parekatua izan zen norgehiagoka, izan ere, tarteak beti oso esttuak izan ziren. (25 - 28)

Azkenik, bigarren urtekoek oso garaipen erraza lortu zuten Amenabar-en aurka. Uneoro nagusi izan zire ta horren erakusgarri da azken emaitza: 4 - 30. Aldiz, lehen urteko infantilek 17 eta 43 galdu zuten ordiziarren kontra.