EMAITZA GUZTIZ EZBERDINAK GURE TALDEENTZAT.
Talde nagusiak eta neskek irabazi egin zuten, aldiz, jubenilek eta infantilek porrotaren zapore garratza probatu zuten.
UROLA LAZTIk Ordizian zuen hitzordua, eta aurkariak goian ibiltzeko taldea duenez, aurkari zuzenak ziren. Hala ere, 60 minutu eder jokatu zituzten eta 26 eta 29koaz gailendu ziren. Emaitza horretara heltzeko aurretik lan asko egin behar izan zuten, bereziki bigarren zatian, izan ere, atsadenaldia etxekoak lau goleko aldea bai zuten.
Jubenil neskek ere beti punturen bat hurratzea oso zaila den Zarauzko kantxatik garaipen batekin atera ziren. UROLA AKADEMIA ANA - AIKERreko neskek partida oso serio hasi zuten eta partidaren hastapenetan lortutako tarteari esker atsedenaldira aurretik iristea lortu zuten (7 - 10). Tarte hori ongi kudeatu zuten horitxoek, hala ere, hamar minuteren faltan berdintzea lortu zuten zarauztarrek. Bazirudien ez zirela Alain eta Jorgeren neskak etxekoen erreakzioa gelditzeko gai izango, nekea nabaria zelako, baina burua hotz mantenduz 23 eta 24koaz gailentzea lortu zuten.
Jubenil mutilek berriz ezin izan zioten bolada onari jarraipen egokia eman. Aloña Mendi beraiekin puntutan berdinduta zenez eta taldean garrantzi handia duten jokalari batzuk min hartuta zeudenez, urduritasuna nabaria zen. Hori dela eta, ez ziren oso ondo hasi, eta beti atzetik ibili ziren. Aldiz, azken hamar minutuetan markagailua irauli zuten eta irabazteko puntuan izan ziren. Azken bi jokalditan ez zituzten erabaki egokiak hartu eta ondorioz ezin izan zituzten UROLA ANTONIO ARANZADIko mitulek bi puntuak Zumarraga - Urretxura ekarri. (28 - 27)
Infantilek ere ez zuten lortu Egiari irabaztea. (32 - 6)