Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BI "DERBY"-AK IRABAZI DITUZTE GURE MUTILEK.


Infantilek bi emaitza ezberdin erdietsi dituzte, jubenil neskek galdu egin zuten liderraren aurka, aldiz, jubenil mutilek eta talde nagusiak biziki garaipen garrantzitsuak lortu zituzten.

Asteburu potentea izan da hau, UROLA E.T.ko talde guztiek, infantilak izan ezik, etxean jokatu bai dute.

Lehen partida jubenil neskena izan zen. Norgehiagoka zaila zuten, Bera-Bera liderraren aurka neurtu zituztelako indarrak. UROLA AKADEMIA ANA - AIKEReko neskek partida txukuna burutu zuten, baina lehen zatian bisitareak lortutako sei goleko aldea gehiegi izan zen. Bigarren zatian, ezin izan zuten aldea murriztu eta beraz, 21 eta 27 galdu zuten.

Aitzitik, derbietako lehena ospatu zen, zehazki UROLA ANTONIO ARANZADI eta La Salle Katilu-ren artekoa. Lehen minututik Jose Angelen mutilak partida haustera irten ziren, bai eta lortu ere. Atsedenaldian 13 eta 6 ziren aurretik horitxoak. Bigarren zatian, ongi jakin zuten aldea kudeatzen eta nahiz eta legazpiarrak apurka - apurka gerturatu, burua hotz mantendu zuten eta azkenean 26 eta 20 irabazi zuten.

Ondoren, lurraldeko mailako derbia bizi izan genuen. Partida beroa espero zen, bi kluben eta herrien arteko lehiagatik, eta liderra laugarren sailkatuarekin lehiatzen zelako. Hala ere, UROLA LAZTIk errenta polita lortu zuen partida hasi bezain laster, eta hala heldu ziren partida hondarrera. Hiru minuturen faltan Iker Soraluzeren mutilak lau goleko aldea zuten, baina errenta hori harrika bota zuten eta Aitor Aizpururi eskerrak bi puntu bildu zituten eta ez bat. Berari eskarrak diogu, azken minutuan buruz buruko bat gelditu bai zuen. (28 - 27)

Igande goizean infantilek jokatu zuten. Egiaren aurkako lehaia biziki borrokatua izan zen, horren adierazgarri da azken emaitzak dioena. UROLA GOIHERRI BUS 13 Egia 12.

Etxetik at jokatu duen talde bakarra infantil kategoriako UROLA izan zen. Zarautza egindako bisita guztiak zailak dira, eta hau ere horrelakoxea izan zen. Une oro gailendu ziren Amenabar ZKEko mutilak merezita irabazi zuten 33 eta 5.