EZ DA JARDUNALDI EMANKORRA IZAN UROLA ETrentzat
Soilik jubenil gizonezkoak lortu dute garaipena, gainontzeko taldeak esku hutsik amaitu dute jardunaldia.
Lehen taldeak jipoi handia jaso du Errenterian, ez du partida ona jokatu eta ez du inoiz aukerarik eduki aldeko emaitzarik lortzeko. Amaieran Ereintzak 40 UROLA ET LAZTIk 25. Datorren asteburuko Legazpiarren aurkako derbirako adorea eta kemena berreskuratu beharko dira garaipeneko bidera itzuli nahi badugu.
Jubenil emakumezkoak Zarautzen izan dute norgehiagoka eta hauek ere porrot garbia jaso dute, etxekoak 30 eta 17 argi batez nagusitu bai dira. Kostaldekoak lehen minututik nagusitu eta UROLA ET AIKER-ACADEMIA ANAko neskek baino gehiago izan dira.
Infatil gizonezko bi taldeak ere ez dute punturik batzerik izan asteburu honetan. Larunbatean UROLA ET SUPER BMko mutilek denboraldiko lehen bi puntuak biltzeko aukera zuten, ordura arte punturik lortugabeko beste talde bat izan bai zuten parez-pare. Ahalegindu ziren, garaipena ez zen urruti izan, baina ahalegin hori antzua izan zen. Amaieran 19 eta 22 urnietarrentzat. Orain arte jokaturiko partidarik orekatuena izan zen eta pixkanaka hobetzen ari diren sentsazioa utzi zuten. Igandean UROLA ET GOIERRI BUSeko gaztetxoak Legazpin izan dira, 24 eta 17ko emaitza lortu dutelarik.
Kadete gizonezkoak jardunaldirik ez zutela kontuan izanik, jubenil gizonezkoena izan da garaipena lortu duen talde bakarra. UROLA ET ANTONIO ARANZADIkoek erraz nagusitu dira Arrasaten. Hasiera arraroa izan dan, lehen lau jaurtiketatik hiru zutoina aurkitu dute eta 2 eta 0 galtzen hasi dira. Beherala bideratu dute partida eta hamargarren minutuan 2 eta 5 ziren aurretik. Hortik aurrera lehia kontrolpean izan dute eta, batez ere bigarren zatian, defensan sendo eta erasoan joko eraginkorra eginez 20 eta 36 nagusitu dira.