Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

NAHITAEZKO GARAIPENA


UROLA KE LAZTIk denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Usurbil KEren lepotik.


Larunbatean Ispillan jokatutako norgehiagoka hil ala bizikoa zen bi taldeentzat, biak egongo bai dira amaieran maila mantentzeko borrokan. Partidaren garrantziaz jakitun kantxaratu ziren bi taldeak eta lehenengo minutuetan defentsako lana nagusitu zen eta gol gutxi ikusi genituen. Etxean jokatu arren Iñigo Canteroren mutilek ez zuten aginte makila hartzen asmatu eta gainera epaileen erabaki zorrotzen ondorioz minutu askotan jokalari bat gutxiagorekin aritu beharra izan zuten.

Apurka gure mutilek gogotsuago jokatzen hasi ziren. Aldaketa horretan zerikusi handia izan zuen Iker Hernandez atezainak eginiko geldiketa sortak. Horrek kontreraso batzuk burutzeko aukera eman zien eta markagailuan aldea zabaltzen hasi ziren. Atsedenaldira 12 eta 9 etxekoen alde.

Bigarren zatian epaileen zorroztasunak jarraitu zuen arren, gure mutilek ondo eutsi zioten bisitarien ordagoari eta hauek partida berdintzea lortu bazuten ere, UROLA KE LAZTIkoek suspertu eta berriz ere tartea zabaltzeko gai izan ziren. Amaieran 27 eta 23 horitxoentzat.

Garaipen honekin gure taldea jetsiera postuetatik kanpo finkatzen da eta lau puntuko zuloa zabaltzen du sailkapeneko azken bi postuetan dauden Basauri eta Usurbil taldeekiko.