Ez zen miraririk izan Iturripen
UROLA LAZTIK ezin izan du punturik urratu Arrasaten.
Seigarren jardunaldian beti zelai zaila den Iturripen jokatzen zuten. Naiz eta jakin zaila dela bertatik punturen bat lortzea, esperantzaz beteta hasi zuten lehen zatia, baina oso motel eta joku txarra egin zuten. Bertakoek bizkor lortu zuten hiru goleko aldea eta horitxoek ezin izan zuten tarte hori murriztu. Hala ere, azken minutuetan gol batera ere gerturatu ziren baina inoiz ez ziren aurretik jarri.(15 - 13)
Bigarren zatian arrasatearrek erasoa hobetu zuten eta bizkor hamar goleko aldea lortu zuten, Zumarraga-Urretxukoen ilusio guztia pikutara bidaliz. Orduz geroztik arrasatearren helburua tartea mantentzea izan zen eta oso ongi lortu zuten gure mutilen kaltetan. Azkenean 33 eta 24ko emaitzaz amaitu zen partida.
Sailkapenean behintzat jeitsiera postuetatik bi puntutara mantentzen dira eta asteburu honetan jeisteko arriskuan dagoen Soraluze Bergararen aurka neurtuko dituzte indarrak, aukera ezin hobea jeitsiera postuak gehiago urruntzeko.