UROLA KE LAZTIK ASKARTZAREN AURKA GALDU DU
Lehen zati kaskar baten ondoren, mailako oilarretako baten aurka 30 eta 24 amore eman dute.
Leioara bidaiatu aurretik bagenekien nekeza izango zela aldeko emaitzarekin bueltatzea. Quiron Azkartza taldeak orain arte jokaturiko partida guztiak irabazi ditu eta sailkapeneko liderretako bat da. Hala eta guztiz ere gure mutilek ez dira denbora pasa joan eta ezustea emateko prest ziren.
Lehen zatian makal eta ahul ibili dira Iñigo Canteroren mutilak. Bizkaitarrak eraginkorrago aritu dira. Abiaduraz jokatuz jaurtitzeko aukera onak sortu dituzte. Bisitariek, berriz, trakets eta geldo aritu dira erasoan. Baloi ugari galdu dituzte eta etxekoei kontraerasoak antolatzeko aukera eman die. Hala eta guztiz ere ez dute markagailuan alde egiterik lortu. Lehen zatiko azken hamar minutuetan, kanporatze batzuk baliatuz, etxekoek sei goleko aldea lortu dute atsedenaldirako, 14 eta 8.
Jarraipenean UROLA KE LAZTIko mutilek beste jarrera bat erakutsi dute. Hasiera batean etxekoak zortzi goleko errenta lortu badute ere, horitxoek eraginkorrago aritu dira erasoan eta errenta hori murriztu eta bigarren zatian berdintzea lortu dute. Amaieran 30 eta 24.
Hurrengo asteburuan beste bizkaitar batzuk izango ditugu bisitari Ispillan, basauritarrak. Aurtengo denboaraldian partidarik irabazi gabe daude, beraz aukera ona izan daiteke bi puntuak poltsikoratu eta sailkapeneko zuloarekiko tartea zabaltzeko.