AHAZTEKO MODUKO ASTEBURUA KADETE MUTILENTZAT
Bi taldeek porrotak jasan dituzte Eibarren eta Zumarragan.
Urola KE Antonio Aranzadik ezin izan zion aurre egin Zarauzko Euskalduna Tabernari. Zarauztarren joku azkar eta eraginkorrak atsedenaldirako partidua erdi erabakita utzi zuen 9-14ko emaitzarekin. Jakinik aurkariaren edozein hutsegitek partiduan bete-betan sartuko zituela gogotsu irten ziren Ikerren mutilak baina kostakoen jokoa gehiago zen eta markagailua berdindu beharrean tartea zabaltzen joan zen. Amaieran 20 eta 35bisitarientzat.
Larunbateko porrota atzean utzita gogotsu zelairatu ziren Urola KE Antonio Aranzadi taldeko mutilak igandean. Baina hemen ere zaharrak berri. Elgoibartarrak Zumarraga-Urretxukoak baina indartsuagoak ziren eta atsedenaldirako zortzi goleko aldea lortu zuten (8-16). Bigarren zatiaren hasieran tartea horretan mantendu zen, erdi aldera ordea, etxekoek hortzak estutu eta lau goletara hurbildu ziren, hala ere, zuri-gorriek bizkor erreakzionatu eta azkenean garaipen eroso bat lortu zuten (25-34).
Bigarren urteko kadeteei gertatu zitzaien bezalaxe gertatu zitzaien lehen urteko kadeteei. Hauek ere ezin izan zuten garaipenaren zapore goxoa dastatu, neurri handi batean JD Arrateko jokalarien erruz. Lehen zatiak ez zuen dominatzailerik eduki. Tartezka horiak aurretik, hondoren etxekoak, hala 14-13ko emaitza estuez joan ziren aldageletara.
Bigarren zati hasiera oso mingarria izan zen Urola KE Premankekoentzat. Atzean lotsagarri eta aurrean are okerrago. Hori baliatuz etxekoek kontraerasoak erruz antolatzeko parada izan zuten, buelta eman ezina zen markagailu bat ezarriz. Jose Angelen mutilak saiatu ziren egoera zuzentzen baina atzetik joateak zama handia izan zen eta tartea murriztea lortu bazuten ere buru makur itzuli behar izan zuten etxera. Azkenean hiru goleko aldeaz (29 eta 26) galdu zuten gure mutilek eta sailkapena estutzeko aukera galdu zuten. Hurrengoan izan beharko.
Julen Maniegak direnak eta ez direnak egin zituen taldea partidan mantentzeagatik (8 gol, 6 penalty, 2 kaleratze eta 4 asistentzia lortu zituen). Baita ere besarkada bero bat Eibarrera hurbildu zen zalego ezin hobe horri.