Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA KE LAZTIren BIGARREN BERDINKETA JARRAIAN.


Usurbilen aurka 30na berdindu ostean, 2010. urtean partidarik galdu daude.


Asteburuan lortutako berdinketarekin gure talde nagusiak lehen aldiz egin ditu bi partida galdu gabe denboraldian. Egiari zor bi norgehiagoketan garaipena eskura izan zuten eta lastima da bi puntu galdu izanak, baina beste aldebatetik badirudi egoeri buelta ematen hasiak direla eta itxaropentsu egoteko arrazoiak ditugu.

Partidaren hasieran defentsak erasoei nagusitu zitzaien eta lehen gola lortu zutenerako bost minutu paseak ziren. Gainontzekoan lehia oso estua eta orekatua izan zen eta inork ez zuen markagailuan tartea zabaltzerik lortu. Atsedenaldira etxekoek aurretik iritsi ziren hamasei eta hamabostekoarekin.

Bigarren zatian Ruizek entrenatutako mutilek defentsa estutu eta erasoan erraz eta arin jokatuz hiru goleko aldea zabaldu zuten. Baina denbora honetan sarritan gertatu den bezala horitxoek ez zuten errenta kudeatzen asmatu eta norgehiagoka 30nako berdinketaz amaitu zen. Zalegoa eta taldeko kide guztiak puntu bat galdu zenaren sentsazioaz utzi zuten kiroldegia. Jokoan nabaritutako hobekuntzak ordea esperantzarako tartea ematen digu, are gehiago orain mailari eustea ahalbideratzen duen postua puntu bakar batera dagoela ohartzen bagara.