Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JUBENILAK ERE GARAIPEN BATEKIN EKIN DIOTE URTE BERRIARI


Partida ziragarri batean gol bakarreko aldeaz (22 eta 23) garaitu du La Bacaladera Hondarribia.

Elurteak eta oporrak medio direla, abenduak 13tik zeraman Jubenil Gizonezkoen taldeak partidarik jokatu gabe, eta horrenbeste denbora geldirik egoteak kalte egingo ziola bazirudien ere ez da horrela gertatu eta gaur gozean Hondarribin jokatutako partida nahiko txukun batean garaipena lortu du.

Norgehiagoka berandu hasi da, izendatutako epailea agertu ez delako eta azkenean epaile izandako Hondarribiko KEko Zuzendaritza taldeko kide ohi batek zuzendu du.

Hondarribitarrak gure taldeak jokalari gutxi dituela baliatu nahi izan du eta horretarako abiadura handiz hasi da jokatzen. Gure mutilek ez diote muzin egin erronkari eta partida ero samar hasi da, lehengo bost minutuetan zortzi gol izan dira eta markagailuak launako berdinketa erakusten zuen. Horitxoek baloi batzuk galdu dituzte erasoan eta hondarribitarrak kontraeraso azkarrak burutuz hiru-lau goleko aldea lortu dute. Bazirudien etxekoak nahiko erraz nagusituko zirela baina Moránek entrenatutako mutilak norgehiagokari neurria hartu diote eta partidaren erritmoa ezarriz aldeak murriztu dituzte. Markagailua orekatzea ere iritsi dira, baina hala eta guztiz ere atsedenaldian hamabi eta hamaika galtzen zihoazen.

Bigarren zatiaren haseran La Bacaladerako mutilak,denfentsa sendotu dute, eta gure bi jokalariei defentsa mistoa eginez, berriz ere markagailuan hiru goleko aldea egin dute. Zumarraga-Urretxukoek oztopo hori ere gainditzeko gai izan dira eta eta amaierarako bots minutu falta zirelarik hemeritzina berdindu dute. Hortik aurrera batek jo eta besteak erantzun aritu dira, baina azkeneko jabetzan, bi segundoren faltan, horitxoek gola sartu dute eta bi puntuak poltsikoratu dituzte.

Talde osoak eman du neurri polita baina hiru jokalari azpimarratu genitzeke. Beñat Loinaz hegalekoa, lehen zatian golak erraztasunez sartu dituelako. Beñat Agirrezabal atezaina, ordurarte galdiketa askorik egin gabe bazegoen ere azken minutu eta erdian hiru geldiketa erabakior egin dituelako. Eta azken jokaldian galduta zirudien baloi bat berreskuratu eta garaipena eman digun Ander Elizburu.