Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

PORROTA ETA ITXURA KASKARRA


UROLA KE LAZTIk, gaizki jokatuz, Arrasateren aurka galdu zuen 28 eta 40.


Gure talde nagusiak min egiten duten porrota jaso zuen larunbatean Ispillan jokaturiko partidan. Ez bakarrik emaitzagatik, eginiko jokoa ere ez zen batere ona izan eta taldeak itxura kaskarra eman zuen. Aurreko asteetako jokoaren hobekuntzak ez zuen jarraipenik izan eta mutilak ezinean eta etsita aritu ziren. Min hartutako jokalari asko izateak ez du larunbatean emandako itxura eskasarentzako aitzakirik izan behar.

Norgehiagokaren hasiera itxaropentsua izan zen. Horitxoek, ongi jokatuz, lau eta zero aurreratu ziren. Hasiera horretan Xabier Areizagaren lana azpimagarria izan zen. Inoiz jokatu gabeko postuan jokatuz, beste jokalarien hutsuneak ahaztu arazi zizkigun. Baina bisitariek esnatu ziren eta sailkapeneko aurre aldean egotearen zergatia garbi erakutsi zuten. Batez ere lehen zatiaren erdi aldetik aurrera beraien nagusitasuna erabatekoa izan zen eta markagailuan zuloa errez zabaldu zuten. Atsedenaldian 12 eta 17 ziren aurretik.

Atsedenaldiko hitzalditxoan gure entrenatzilea mutilak animatzen eta suspertzen saitu zen, baina alperrikakoa izan zen. Apenas ordezkorik gabe eta kontran horren talde indartsua izanik gure mutilen ahalegin guztiak antzuak izan ziren. Amaieran hamabi goleko aldea, 28 eta 40, bisitarientzat.

Denok atsekabetuta gaude, baina ez da kexuka aritzeko garaia, zutitu eta egoerari aurre egitekoa baizik. Min hartutako jokalari batzuk sendatzeko puntuan daudela dirudi eta horrek indar eta grina berezia eman behar die jokalariei datorren larunbatean Gasteizko Corazonistas taldearen aurka gogo biziz lehiatu eta partida aurrera ateratzeko. AUPA MUTILAK !!!