Urolako kadeteak amore eman behar Jaujako dorren kontra
Epaileak iraitzi zituen kadeteen ilusioak bigarren zatian.
Esku baloira jokatzea zer den erakutsi zieten Jaujako dorreei, Urolak. Zailtasun guztiak gaindituz, lehenengo zatia 19-22, horidunen alde amaitu zen. Zati honetan, taldeak, zirikak alde batera utzita, jokoari eman zion garrantzia.
Bigarren zatian ordea, Jauja taldeko axerikeriak hasi ziren, hoietan bai direla trebeak, gazte hauek. Honen eraginez eta epailearen "laguntzaz", dena esan behar, Urolak burua galdu zuen, partida 46-39 Jaujaren alde azkenean.
Zelai hori oso zaila dela badakigu, horregaitik gurasoen portaera, eta Urolak zelai barruan dena zelan eman zuen ikusita, HARRO EGOTEKO MODUKOA DA.
Jaujako jendearen posa ikusiz partida amaituta gero, Urolako batek esan zuenez "PARTIDA IRABAZI DUZUE, BAINA GU GARA TXAPELDUNAK"
JO TA SU TA EUTSI GOIARI.