OTSAILA EZ DA GUZTIZ GAIZKI HASI

Sei garaipen eta bost porrot
Aipagarriak dira UROLA EK URZUM (Infantil Neskak) eta UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI (Gizonezkoen Lurraldeko 2. maila) taldeen garaipenak. Bi taldeek Gipuzkoako Txapelketako lehen faseko azken partida jokatzen zuten eta lortutako garaipenek multzoko laugarren postuan sailkatu dituzte biak, eta horrek, txapelduna erabakiko duen azken fasean jokatzeko eskubidea ematen die. Ez da lan erraza izango, baina bi talde tituluaren lehian izatea azpimarratzeko modukoa da. Gure neska-mutilei onenekin aritzen eta hobetzen lagunduko die.
Aipagarria da, baita ere, UROLA EK RSAren debuta Euskal Ligan. Trapagaranen aurka galdu dute, baina, aurreko asteburuan Igoerako Play Offean egin zuten bezala, kategoria horri aurre egiteko nahikoa maila erakutsi dute.
Gainerakoan, lehen bi taldeek, bai neskek eta baita mutilek ere, ezin izan dute euren bolada txarra eten eta nahiz eta aurreko jardunaldian baino lehiakorragoak izan, berriro galdu dute, eta horrek sailkapenaren behealdean kokatzen ditu. Egoera iraultzeko lanean jarraitzea besterik ez da gelditzen. Eutsi goiari!
Kadete Nesken mailan, UROLA EK GOIERRI BUS taldea esku hutsik itzuli da Ordiziatik, a priori eskuragarria zirudien desplazamendua, baina beste behin argi geratzen da ez dagoela aurkari errazik. Bestalde, UROLA EK EUTSI taldeak garaipenarekin egin du debuta Aldundia Garaikurra Txapelketan eta A2 multzoko liderra da.
Infantil nesketan, UROLA EK URZUM taldearen garaipenari, UROLA EK-k Ordizian lortutako garaipen sendoa gehitu behar zaio. Garaipen honekin, Olaia eta Markelek entrenatutako neskek garaipenaren bidera itzuli dira bi porrot jarraian jaso ondoren.
Mutiletan, UROLA EK KLINIKA ALAI taldeak porrot mingarria jaso du liderraren etxean eta UROLA EK DESKARGA AROZTEGIA taldeak garaipen ona lortu du eta jardunaldi baten faltan, matematikoki, bere multzoko bigarren dira.
Klubeko gazteenek ere jardunaldia izan dute asteburu honetan. Zelai osoan jokatzen duen alebin mistoak garaipen argia lortu du. Bien bitartean, Eskubaloi Eskolako kideak Elgoibarrera joan dira, Aloña Mendi KE, Bergara KE, Eibar Eskubaloia, Sanlo EKT eta Zarautz KE taldeekin egun polita igarotzeko asmoz.
Gogora arazi, Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, UROLA EK-ko jokalariek besoko berdearekin jokatu dutela asteburu honetan.