Intentsitate baxuko jardunaldia Klubean
Kadete mailako bi taldek bakarrik, gizonezkoena eta emakumezkoenetako batek, jokatu dituzte partidak asteburu luze honetan.
Bi talde horiek Gipuzkoako Txapelketako lehen postutik bederatzigarrenera lehiatzen ari dira. Nahiz eta, batez ere formakuntza maila izanda, garrantzitsuena sailkapena ez izan, beti da atsegina Klubeko taldeak lehen postuengatik borrokan egotea. Gure jokalarien hazkunde pertsonalerako eta kirol-hazkunderako ona da, etorkizun ez oso urrun baterako ilusionagarria izateaz gain.
UROLA EK EUTSI taldeko neskek bigarren faseko lehen garaipena lortu dute Hernani Alai Odontologia ET GR taldeari 28 eta 31 irabazita. Bagenekien bigarren fase hau zaila izango zela Mikel eta Beñatek entrenatutako neskentzat, baina ez dute etsi, garaipenetik gertu egon dira partida askotan eta ahalegin horren emaitza da hau. Espero dezagun garaipen honek gure nesken morala indartzeko balio izatea eta falta zaizkien hiru partidetan beste garaipenen bat lortu ahal izatea.
Jose Angelek eta Oiherrek entrenatutako mutilek multzoko sailkapenaren buruan jarraitzen dute liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan. UROLA EK RSAk 43 eta 32 irabazi dio Urkunde Elgoibarri asteburu honetan eta, ezustekorik ezean, badirudi Usurbil KE Arekin lehiatuko dela liga irabazteko. Goazen, mutilok!