Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LEIHAKETAN, FEDERATUTAKO TALDE GUZTIAK

alt
Amets, goiko ilaran, hirugarrena ezkerretik.

Infantilak hastearekin batera, hau izan da Klubeko talde guztiek lehiaketa ofiziala izan duten denboraldiko lehen asteburua.

    Senior taldeek, emakumezkoek zein gizonezkoek, garaipenik ezagutu gabe jarraitzen dute. Gogor jarraitu beharko da lanean hori lortzeko. Goazen!

    Usurbil KE sendotasunez garaituz, lehenengo garaipena lortu dutenak UROLA EK ANTONIO ARANZADI taldeko jubenilak izan dira.

    Kadete mailako taldeek indartsu jarraitzen dute. UROLA EK EUTSI taldeko neskak garaile itzuli dira Zumaiatik eta multzoko hirugarren postuan kokatu dira. UROLA EK RSAko mutilek, berriz, jokaturiko partidu guztiak irabazi dituzte eta euren multzoko sailkapeneko lider sendo dira.

    Bestalde, infantilek txapelketa ofizialean egin dute debuta, zorte ezberdinarekin. UROLA EK DESKARGA AROZTEGIA taldeko mutilek garaipena lortu dute Oñatin, eta UROLA EK ALAI HORTZ KLINIKA taldekoek, partida txar batean, nabarmen galdu dute Zarutzen. Neskei dagokienez, UROLA EK URZUM taldeak atsedena izan du, eta parte-hartzeko neskak garaituak izan dira Saiekori egindako bisitan.

    Azpimarratzekoa da igandean Euskadiko Infantil Mailako Emakumezkoen Selekzioak Kantabrian jokatu duela Kantabriako Selekzioaren aurka eta Euskadik aukeratutakoen artean Amets Aramendi Karrera gure jokalaria zegoela. Bejondeizula Amets !!!