MARTXOAREN 3KO JARDUNALDIA BERTAN BEHERA
·
Azkenaldian arbitroen kolektiboari egiten ari zaizkion eraso fisiko eta hitzezkoen aurrean, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak eta Gipuzkoako Arbitroen Batzorde Teknikoak erabaki dute martxoaren 3ko jardunaldia bertan behera uztea hark antolatutako lehiaketa guztietan, indarkeria mota orori aho batez uko egiten zaiola erakusteko.
Espero dezagun etenaldi hau gogoeta eguna bihurtzea Gipuzkoako eskubaloi familiarentzat.