OTSAILAREN 10EKO ETA 11KO KRONIKAK ETA EMAITZAK
Klubeko kadeteek eta gazteenek bakarrik izan zuten lehiaketa inauterietako asteburuan.
KADETE GIZONEZKOAK · EUSKAL LIGA
UROLA EK RSA kadete mutilak Zarautzen jokatu zuten Euskal Ligako bigarren partida. Zarauztarra lehiaketa horretan esperientzia handiagoa duen taldea da, gurea baino lehiakorragoa, eta gure mutilak oso lotsati, estu, gutxiagotasun-sentsazioarekin sartu ziren partiduan.
Minutuak pasatu ahala, horiak askatzen joan ziren, eta konturatu ziren haiek ere badakitela eskubaloian jokatzen, eta, pixkanaka-pixkanaka, partida orekatu zuten, nahiz eta markagailua gehiegi ez estutu.
Azken finean, partida interesgarria izan zen, gure mutilek esperientzia eta heldutasuna har zezaten balio izan zuena; eta konturatu ziren Euskal Ligan akatsak Lurralde Lehiaketan baino garestiago ordaintzen direla.
Altxatzea, ikasten jarraitzea eta gure gaitasunetan konfiantza handiagoa izatea besterik ez dago. EUTSI MUTILAK !!! SINETSI !!!
GRAN CAMPING ZARAUTZ ZKE, 43 - UROLA EK RSA, 37
ALEBIN GIZONEZKOAK ETA EMAKUMEZKOAK
Alebin neskek eta mutilek norgehiagoka bikoitza izan zuten Pulpo EKren aurka; mutilek galdu egin zuten, neskek, berriz, irabazi.
Bi taldeetako entrenatzaileak pozik daude jokalarien jarrerarekin; izan ere, emaitzetatik haratago, eskubaloiaren oinarriak hartzen ari direla ikusten dute, eta gogoz eta grinatsu sumatzen dituzte. AUPA UROLA!! !
UROLA ESKUBALOI KLUBA, 15 - TXIMISTA TABERNA PULPO EK, 25
UROLA ESKUBALOI KLUBA, 26 - ZALLA TABERNA PULPO EK, 10
ESKUBALOI ESKOLA
Bestalde, Eskubaloi Eskolako neskek eta mutilek igandean eskubaloiaz bete-beteko goizaz gozatu zuten. Oraingoan Aloña Mendi EK, Arrasate Eskubaloia eta Bergara KE-ren lagunak bisitatu gintuzten. Primeran pasatu zuten Eskubaloian lehen urratsak eginez.