SELEKZIOEN DEIALDIAK
Abenduaren 3an eta 6an egingo diren teknifikazio jardunaldietan parte hartzeko deia egin die Gipuzkoako Selekzioak gure Klubeko hamar jokalariri.
Iraide Delgadok (JE); Oier Aguirrek, Ander Arratibelek, Aimar Calvok, Alain de Luisek eta Unax Perezek (JG); Aritz Cabanillasek eta Unai Martinezek (KG) eta Ekaitz Guridik eta Koldo Zurutuzak (IG) ordezkatuko dute UROLA ESKUBALOI KLUBA jardunaldi horietan.
Euskadiko Selekzioak Koldo Zurutuza Toledori ere deitu dio abenduaren 8an Lekunberrin jokatuko den Jesus Aranzana txapelketarako.
Bejondeizuela guztioi !!! Aupa Urola EK !!!