MARTXOAREN 25EKO ETA 26KO KRONIKAK ETA EMAITZAK
·
1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK
UROLA EK COSTRUCCIONES ANTIOk berriro erakutsi zuen larunbatean etsai serioa eta lehiakorra dela etxeko partidetan. Ondo egon zen, bai defentsan bai erasoan, kontzentrazioa galdu gabe, partidan sartuta beti. Zazpi metrotako jaurtiketak erabakigarriak izan ziren azken emaitzan, gure neskek sei penalti huts egin baitzituzten. Hala ere, oso sentsazio onak izan zituzten. Eutsi horri neskak!!!
UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, 23 - EGIA ESKUBALOIA 2, 25
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
UROLA EK LAZTIMENDIren garaipen sufritua Ormaiztegin, horientzat oso zaila izan zen partida batean.
Beraien lehen lerroaren mehatxuaren jakitun (lehen itzuliko partidan hogeita hamalau gol jaso genituen) defentsa-planteamendua erdigunea ixtea eta bere kanpoaldekoei aukerarik deserosoena eskaintzea izan zen, baina ezkerreko hegalekoaren eraginkortasunak Ormaiztegi garaipenerako borrokan mantendu zuen.
Jokoz gehiago ginela zirudien, baina nagusitasun hori ez zen markagailuan islatzen. Prezipitazioak eta gure mutilek huts egindako aukera ugariek partida ez ixtea eta sufritzea ekarri zuen. Zorionez, Ormaiztegik ezin izan zuen inoiz markagailuan aurrea hartu eta desiotako garaipena iritsi zen, 23 eta 24.
Liga amaitzeko jardunaldi bakarra falta da, eta etxean izango da Arrasateren aurka. Ez galtzea Euskal Ligara igotzeko faserako sailkapena dakar. Zehazteko dago puntuatzeak bigarren edo hirugarren postua emango ligukeen. Negoziaezina da ez galtzea, bestela beste emaitza batzuen mende egongo ginateke eta.
Arrastek ez du inolako sailkapen-helbururik, baina ezer oparitu gabe lehiatuko da; beraz, ahalik eta gehien saiatu beharko dugu helburua lortzeko.
ORMAIZTEGI KE, 23 - UROLA EK LAZTIMENDI, 24