MARTXOREN 4KO ETA 5EKO KRONIKAK ETA EMAITZAK
Aurreko asteburuan zaharrenen taldeak izan baziren, oraingoan gazteenek dira amore eman dutenak.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
Irabazi beharra zuen UROLA EK LAZTIMENDIk Hondarribiaren aurka, eta hala egin zuen larunbatean Ispillan. Lehen zatian horiak nagusi izan ziren, 16 eta 11 atsedenaldian, eta espero zitekeen baino garaipen erosoagoa aurreikusten zen.
Hala ere, lesioagatik eta kanporatzegatik lehen lerroan izan zituzten bajak gaindituz, hondarribitarrek partida lehiatzeko aukerei eutsi zien, hegalekoen joko onari esker. Bigarren zatiko 10. minutuan gol batera hurbildu ziren, baina jaurtiketan eraginkortasuna galdu zutenean, etxekoek aldea zabaldu zuten berriz ere. Amaieran 27 - 24.
Hurrengo jardunaldietarako inflexio-puntu bat markatuko duen partida izatea espero dugu, berdintasuna erabatekoa baita eta akats txikienak lpostu nagusietan irautea eragotziko bailuke.
Hurrengo asteburuan Lezora goaz. Bi puntuak negoziaezinak dira sailkapeneko kolistetako baten aurrean.
UROLA EK LAZTIMENDI, 27 - DONE PEDRO HONDARRIBIA BIDASOA, 24
JUBENIL GIZONEZKOAK
UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI eta HETTICH ZKE taldeek berdindutako partida eskaini zuten, aurten bi talde hauek jokatu duten guztiek bezala. Hobeto hasi ziren bisitariak, pibotearekin min eginez, eta bost goleko abantaila lortu zuten. Pixkanaka-pixkanaka, Urretxu-Zumarragakoek xehetasunak zuzendu zituzten, eta atsedenerako markagailua irauli zuten.
Bigarren zatian horiek hobeto defendatu zuten eta lau goleko tartea zabaldu zuten, baina Zarautzek ez du inoiz amore ematen eta berriro sartu zen partidan. Iñigok entrenatutakoak gai izan ziren azken minutuetan zentzuz jokatu eta garaipena lortzeko.
Partida guztiak estuak eta borrokatuak izaten ari dira, eta hori oso ondo etorriko da jokalari eta talde gisa hazteko. Oraingoz, Diputazio Txapelketan ez dugu partidarik galdu. Eutsi!!!
UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 30- HETTICH ZKE, 28
INFANTIL EMAKUMEZKOAK
Lehen zatian akats asko eta gol gutxi izan ziren (atsedenaldian, 5 eta 3) Bigarrenean bi taldeak bizkortu eta markagailua duindu zuten.
Hiru goleko aldea engainagarria da; izan ere, minutu bat falta zela, UROLA EK GOIERRI BUSeko neskek gol bakarraz galtzen zuten, berdintzeko aukera izan zuten, baina arrasatekoak gehiago asmatu zuten amaiera horretan.
UROLA EK GOIERRI BUS, 12 - INGOU ARRASATE EB, 15
ESKUBALOI ESKOLA
Eskubaloi Eskolako txikitxoek beste Topaketa bat izan zuten asteburuan. Benjaminak Zumarragako Ispillan aritu ziren Legazpiko La Salle eta Elgoibarko Sanlo lagunekin batera.
Alebinak berriz, Oñatiko Zubikora joan ziren, eta denon artean jokatu ez bazuten ere, Oñati, Arrasate, Bergara, Eibar, Legazpi eta Zumaiako neska-mutilekin batera aritu ziren.