Bueltan, Gabonetako etenaldiaren ondoren.
Asteburu nahiko emankorra 2023ko lehen jardunaldia: hiru porrotekin, berdinketa batekin eta lau garaipenekin.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
UROLA EK LAZTIMENDIk Gabonetako etenaldiaren ondoren itzulerako ohiko ziurgabetasuna nabaritu zuen. Donostiarrok ondo prestatuta bisitatu gintuzten, aurreko asteburuan atzeratutako jardunaldi bat berreskuratu bai zuten. Hala ere, defentsa horia bisitarien erasoari gailendu zitzaion, baina etxekoek atearen aurrean izan zuten eraginkortasunik ezak eta ustekabeko gol batzuk jaso izanak partidaren epaia azken minutuetara arte atzeratu zuten.
Bigarren itzuliaren hasiera honek liga hasiera gogorarazten du, non, ondo defendatu eta aukerak sortu arren, asmatze-portzentajea txikia izan zuten.
Lanean jarraituko dugu gure bertsiorik egokiena berreskuratzeko, hobetzeko tartea dagoela baitakigu. Datorren astean Zarautz lehiakorra bisitatuko dugu.
UROLA EK LAZTIMENDI, 25 - EGIA KOSKO TABERNA, 22
1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK
Orain arte UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOk etxetik kanpo egindako neurketarik onena. Sendo defentsan, bereziki lehenengo zatian, eta erasoan baloia lasaitasunez mugituz eta jaurtiketa aukerak bilatuz. Atsedenaldian, 10 - 12ko markagailuarekin, Nagorenen neskak nagusi.
Bigarren zatian, erasoan jaurtiketa asko hutsegin zituzten eta defentsan sendotasuna galdu zuten, fisikoki behera egin zutelako. Hala eta guztiz ere, taldearen jarrera ezin hobeagoa izan zen. Gure neskek aurrera pausoak ematen ari dira, hobekuntzak nabarmenekin eta gainera, denbora dexenten, lesioak medio, jokatu gabe zeuden jokalariak errekuperatzen ari dira.
Honen arira nabarmendu beharra dago Eider Romerok ofizialki bere lehenengo minutuak jokatu zituela Senior Mailan, lan ona burutuz eta bere buelta gol bat sartuz. Beste jokalari bat gehitu dugu taldera. Danak dira garrantzitsuak, danak gehitzen dute, eta bigarren bueltari sendo ekingo diogu, gure bertsio onenaren bila. Aupa Urola EK!
AIALA ZKE, 29 - UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, 21
JUBENIL GIZONEZKOAK
Partida oso lehiatua, eta markagailuan alternatiba asko izan zituena; beraz, berdinketa ontzat eman daiteke, are gehiago kontuan hartuta denboraldi honetan irundarren aurka jokatu diren bi partidetan Iñigoren mutilek hamar goleko aldeaz galdu zituztela. Defentsa ona, jarrera ona... Final fourrerako prestatzen jarraitu behar…
I & D TRANS BIDASOA IRUN, 32 - UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 32