ESKUBALOIA EZ DA GELDITU ASTEBURU ATIPIKO HONETAN.
Zubi luzean jubenil talde batek eta eskolak bakarrik jokatu dute. Gainera, EHFren partidan egon gara Donostian.
Parte-hartze Alebinen partida bertan behera geratu zenez, UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRIk bakarrik izan du partida asteburu honetan. Partida ondo hasi arren, erasoan arin, ideia argiak defentsan… pixkanaka Egia nagusitu zen eta gureak behera etorri ziren animoz.
Partida asko irabazten hasi zuten denboraldia, baina dinamika negatiboan sartuta daude, gol gutxiren aldeaz partidak galduz ari dira eta horrek konfiantza galarazi die. Iñigoren mutilek zalantzaz beteta ari dira, huts egiteko beldurrez. Urtea amaitzeko partida bat geratzen da, ea sentsazioak berreskuratu eta garaipena lortzen duten.
Igandean, Ispillan, Eibar Eskubaloia, Elgoibarko Sanlo EKT, Ordizia ET eta Urola EK eskubaloi-eskolak elkartu ginen. Neska eta mutil benjamin eta alebinek eskubaloiaz beteriko goiz eder batez gozatu ahal izan zuten, eta kirol eder honen nondik norakoak ezagutzen jarraitzeko beta izan zuten. Gogoa, ilusioa eta joko ona erakutsi zituzten. Etorkizuna dago!
Bestalde, Klubeko ordezkari batzuk (60 pertsona inguru jokalari, guraso eta zuzendarien artean) Donostiako Gascan izan ginen EHF Kopako taldekako faserako sailkatzeko ahaleginean Bera Bera auspotzen. Pabiloiko giroa izugarria izan zen, baina zaleen gogoa eta jokalarien ahalegina gorabehera, joaneko partidaren desabantailari ezin izan zitzaion aurre egin. Lastima! baina lurraldeko lehen emakume-taldeaz harro.