ABENDUAREN 3KO ETA 4KO KRONIKAK ETA EMAITZAK
Sei porrotekin eta bi garaipenekin, abenduko lehen asteburua ez da oso emankorra izan.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
UROLA EK LAZTIMENDIren porrot mingarria, 30 eta 34, Ispillan, Ormaiztegiren aurka.
Ezagunak ziren bisitarien bat baten aurka jokatzeko eraso-gaitasunak, baina oraingoan, horien defentsak huts egin zuen eta ez zen gai izan Ormaiztegikoen erasoak geldiarazteko.
Atsedenaldirako, etxekoak 16 gol jasoak zituzten. Kopuru hori ez da oso ohikoa, kontuan hartuta kategorian gol gutxien jasotzen duen taldea dela. Laguntzak eta kontakturako irmotasuna falta izan ziren, eta, bisitarien lehen lerroari defentsa irekiak eta banakakoak egiten saiatu arren, bigarren lerroak ondo erantzun zuen, pibote eta hegalekoekin jokatzen asmatuz.
Bigarren zatiaren erdialdera, Inixion mutilek bi goletara gerturatzeko aukera izan zuten, baina kontrako partzial berri batek eta geroagoko gol-trukeak, beti abantaila duenaren aldekoa denak, ezinezkoa egin zuten markagailua iraultzea.
Bi aste barru lehen itzulia Arrasaten sentsazio onekin amaitzeko, konfiantza berreskuratu behar da.
UROLA EK LAZTIMENDI, 30 - ORMAIZTEGI KE, 34
1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK
Etxeko taldea nagusi izan zen hasieratik amaierara arte. Defentsan, ondo, sendo, eta abiaduran oinarritutako erasoari esker, Irauli eroso aritu zen. UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOko neskak Senior Mailako talde onenetako baten aurrean saiatu ziren, baina ez zuten beren bertsiorik onena eman.
Nagoreren neskak lehiakorrak dira etxean, baina bisitari gisa behera egin eta ezin dute lehiakortasun hori aurkitu. Arlo horretan lan egiteko asko dute, baina ez dira ahaztu behar txapelketa hasi zenetik gaur arte eginiko bilakaera eta emandako aurrerapen nabarmena. "Erori arte airean zaude". Aupa Urola!!!
IRAULI BOSTEKO KIROL KLUBA, 33 - UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, 17
* Partida atzeratua