Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AZAROAREN 19KO ETA 20KO KRONIKAK ETA EMAITZAK


Ez da guztiz txarra izan (okerragoak izan ditugu) asteburu honetan jasotako uzta: lau porrot, berdiketa bat eta bi garaipen.

1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK

    UROLA EK LAZTIMENDI taldearen garaipen landua zortzigarren jardunaldian Lezoko Munttarperen aurka. Lezoko taldea oldarkor agertu zen, erasoan lehen-lerro mehatxatzaile eta kalitatezko batekin.

    Partidaren lehen uneak bisitarientzat izan ziren, baina, horiak erasoko jokoan doikuntza batzuk egin eta, pixkanaka, lehiaren kontrola hartu zuten. Inixioren mutilen baliabide-aniztasun handiagoak eta etxean jokatzeak puntuak Ispillan geratzea ahalbideratu zuten.

    Garaipenari esker sailkapeneko goi aldean jarraitzen dugu, eta, datorren astean, Ordiziara egindako bisitan, lidergoa lortzeko borroka izango dugu.

UROLA EK LAZTIMENDI, 27 - MUNTTARPE, 25


1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK

Oraingo honetan, Senior Emakumezkoen taldea eguraldiaren pareko aritu zen: ilun, triste... Hasiera-hasieratik atzetik markagailuan. Erasoan, baldar, oker eta defentsan, ahul, elkarren arteko komunikaziorik gabe... Hala ere, 13-11 atsedenaldian, partidan sartuta eta lehiatzeko aukerekin.

    Bigarren zatian, ordea, UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIOko neskek ez zuten hobetu joko erasokorra, eta txarrera egin zuten defentsa-lanean; itzalita, bizitasun gabe... betiko nortasuna aurkitu gabe amaitu zuten.

    Horrelako partidak aldian behin izaten dira. Espero dezagun “denboraldiko partida txarra” izango zela. Orain gorantz joan behar da, ohiko bertsiora iristeko. Lan asko dute aurretik, baina baita prestasuna ere… Aupa Urola!

EGIA ESKUBALOIA 2, 29 - UROLA EK CONSTRUCCIONES ANTIO, 20


JUBENIL GIZONEZKOAK

    UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI taldearen lehen porrota Gipuzkoako Txapelketaren bigarren fasean. Badirudi Bidasoak neurria hartu digula, lehenengo fasean ere aurre egin baikenien eta irabazi egin ziguten.

    Larunbatean jokatutako partidan, Iñigok entrenatutakoek huts asko egin zuten atearen aurrean (atezain bisitariak partida handia jokatu zuen) eta defentsan kaskar, bigun agertu ziren, elkarri luguntza eskaini gabe. Horri esker, irundarrak eroso iritsi ziren sei metrotara, eta asko jokatu zuten hegalekoekin, zeintzuk jokaldiak ondo bukatu zituzten.

    Hurrengo partidan taldeak, sailkapenean bigarren dagoen eta partida bakarra galdu duen Bera Bera bisitatuko du. Bigarren fase honetako beste partida konplexu bat. Animo mutilak!

UROLA EK CRISTALERÍA GOIHERRI, 28 - I & D TRAS BIDASOA IRUN, 39


INFANTIL GIZONEZKOAK

    Hiru jardunalditan jarraian punturik lortu gabe gabe egon ondoren, UROLA EK RSAk lortutako berdinketak garaipena zaporea du. Taldearen lana oso ona izan zen, azken unera arte borrokatu baiziren, eta horri esker berdinketa eman zien zazpi metroak lortu zituzten.

    Entrenatzaileak pozik daude mutilen lanarekin. Hobekuntza nabari dute jokoan eta oinarrietan. Eutsi horri!

LEIZARAN URDINA, 21 - UROLA EK RSA, 21




EMAITZAK · 2022 / 11 / 19-20

1. Lurraldeko Gizonezko Seniorrak · 1ª Territorial Masculina

Urola EK · Laztimendi

27

25

Munttarpe

1. Lurraldeko Emakumezko Seniorrak · 1ª Territorial Femenina

Egia Eskubaloia 2

29

20

Urola EK · Construcciones Antio

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Urola EK · Cristaleria Gohierri

28

39

I & D Tras. Bidasoa Irun

Jubenil Gizonezkoak · Juvenil Masculino

Ordizia Eskubaloia

29

26

Urola EK · Alaia Hortz Klinika

Kadete Emakumezko · Cadete Femenina

Urola EK · Urzum

19

26

Leizaran Urdina

Kadete Gizonezkoak · Cadete Masculino

Urola EK · Antonio Aranzadi

-

-

Atsedena

Infantil Emakumezko · Infantil Femenino

Urola EK · Goierribus

19

12

Aloña Mendi KE C

Infantil Gizonezkoak · Infantil Masculino

Leizaran Urdina

21

21

Urola EK · RSA

Alebin Gizonezkoak · Alebin Masculino

Urola EK · Deskarga Aroztegia

-

-

Ez dute jardunaldirik izan

Eskubaloi Eskola · Escuela Balonmano

Urola Eskubaloi Kluba

-

-

Atsedena