Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

GIPUZKOAKO ETA EUSKADIKO SELEKZIOEN DEIALDIAK

alt

UROLA EKko hamasei jokalarik jaso dute Gipuzkoako eta Euskadiko selekzioekin urriaren 23an (igandea) egingo diren entrenamenduetan aritzeko deia.

Jubenil mailan, Jon Gomez da konbokatutakoa. Kadete mailan, Asier Asenjo, Asier Aranbarri eta Unax Cuñado mutiletan, eta Uxue Zabala, June Adanez eta Maren Rodanes nesketan izan dira deituak. Infantil mailan, berriz, Ruben Murciego, Julen Sanz, Lander Jimenez, Amets Arakama eta Eneko Zurutuza mutiletan eta Maialen Barragan nesketan. Azkenik, Jokin Plaza, Hodei Otermin eta Hugo De Luis infantilak Euskadiko Selekzioarekin arituko dira.

Bejondeizuela !!!

Lanean ondo ari garen seinale. Etorkizuna dago. AUPA UROLA !!!