MARTXOAREN 19-20KO KRONIKAK
Gure taldeek garaipenak baino porrota gehiago jasotzen dituzten azken jardunaldien dinamikarekin jarraitzen dugu. Garaipenak Jubenil Gizonezkoentzat eta Errendimenduzko Kadete Gizonezkoentzat, eta berdinketa Infantil Emakumezkoentzat. Borrokan jarraitu behar da inertzia aldatzeko… Lehen taldeak atzeratu egin du partida, Txingudiko gaixotasun-bajak zirela eta.
1. LURRALDEKO EMAKUMEZKOAK
Partida zaila zuten CB UROLA EK URZUMeko neskak multzoko liderretako baten aurka. Hala ere, aurten ohitu gaituzten moduan, Iñigok entrenatutako emakumeak gogor borroktu ziren, baina errenteriarren kalitatea gailendu zen.
Orain sailkapenaren behealdeko taldeen kontra jokatu behar dute. Ea lehiakor izan eta garaipenen bat lortzeko gai diren. Lehen aukera larunbatean, 9:45ean, Legazpin. Animo neskak!
UROLA EK URZUM, 16 - EREINTZA BEISSER, 30
KADETE GIZONEZKOAK EUSKAL LIGA
Gure mutilek larunbatean Bizkaian jokatu zuten partida oso berdindua izan zen. CB UROLA EK RS ARALAR taldeko mutilak ia partida osoa aurretik egon ziren markagailuan, baina nekatuta iritsi ziren amaierara, erabaki okerrak hartu eta azkenean basauritarrak nagusitu ziren.
Euskal Liga lehiaketa konplexua da, oso zorrotza, defentsan indartsu egon behar da, arbitrajeak ondo irakurtzen jakin behar da, akatsak garesti ordaintzen dira... irakaskuntza gisa oso ondo datorkie.
INDUPIME BASAURI, 30 - UROLA EK RS ARALAR, 28
*Atzeratua