URTARRILAREN 29-30EKO KRONIKAK
Gure taldeek jokatzen zituzten bederatzi partidetatik bost atzeratutu ziren. Urtarrileko bazkideentzako zozketan 106 zenbakia atera da, Vicente Egigureni dagokiona. Zorionak!
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
CB UROLA EK LAZTIMENDIk eta Elgoibarko Salento on batek partida polit eta lehiatua eskaini ziguten. Inixiok entrenatutakoak ez ziren gaizki aritu. Beste behin ere, partida azken unean eta gol bakar baten aldeaz, erabaki zen. Hala erabaki diren guztiak gure alde ebatzi dira, eta horrek esan nahi du ez dela kasualitatea, eta gureek badakitela amaiera estuak jokatzen, baina suz jokatzen duenak kiskali egiten da…. Defentsa-intentsitatea berreskuratu behar da.
UROLA EK LAZTIMENDI, 31 - Salento Elgoibar, 30
JUBENIL GIZONEZKOAK
Angelen mutilen lan handiko partida. Hasieratik bukaerara arte oso berdindua izan zen, non errenta handiena azken unean lortu baitzen. Bi minutu baino gehixeago falta zirela, donostiarrek, hiru goleko aldea murriztu nahian, banakako presioa egitea erabaki zuten. Presio hori ondo kudeatu zuten horiek, eta tartea bost goletara zabaltzea lortu zen.
Akats gutxien egin zituen taldeak eraman zuen partida. Hasieran, Zumarraga-Urretxukoak izan ziren huts gehien egin zutenak, baina pixkanaka, baloiak berreskuratuz eta kontraerasoak antolatuz, partidan sartu ziren, markagailua irauli eta atsedenaldira aurretik iristea lortu zuten, 13 eta 14.
Bigarren erdian, CB UROLA EK A ARANZADIkoek etxekoen hegalekoak estutuz, La Sallekoen baloi zirkulazioa ostopatu eta jokoa zaildu zuten eta bi-hiru goleko aldea kudeatzeko gai izan ziren.
Garaipen ona, taldeari konfiantza handiagoa ematen diona jardunaldi honetan hasitako lehiaketa berriari aurre egiteko.
La Salle Saieko KE, 25 - UROLA EK CRISTALERÍA GOHIERRI, 29
KADETE GIZONEZKOAK PARTAIDETZA
Puntu bat ekarri zuen CB UROLA EK ARANZADIk Ordiziatik, eta multzoko bigarren postua eskuratu zuen. Partida oso parekatua izan zen, batez ere lehen zatian, nahiz eta ia beti abantaila etxekoen aldekoa izan.
Bigarrenean, Asierrek atezaintzan egindako ekarpenei eta jaurtiketetan eraginkortasun handiagoa izateari esker, azken minutura 25nako berdinketaz iritsi ziren, baina Oier eta Franen mutilek ezin izan zuten gola sartu azken erasoan.
Hemendik aurrera, lehiaketa berria hasiko dute Errendimenduzko kategorian. Animo eta gozatu!
Ordizia Eskubaloia, 25 - UROLA EK ANTONIO ARANZADI, 25
ALEBIN GIZONEZKOAK ERRENDIMENDUA
Urola Eskubaloi Klubaren porrota Usurbilen. Kategoria honetan, alderdi teknikoak, taktikoak, adiskidetasuna, portaera... ikastea eta hobetzea da garrantzitsuena. Horretan, Urtzi eta José Ángel pozik daude, eta gureek gero eta hobeto egiten dutela diote.
Usurbil, 23 - UROLA ESKUBALOI KLUBA, 16
* Atzeratutako partidak