Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

UROLA ESKUBALOI KLUBEAN ZORIONEKO GARA


Ez zaigu loteria tokatu, Bizkaiko kluben bati bezala, baina pozik eta harro egon gaitezke, aste honetan gure bi jokalariri hainbat selekziorekin jokatzera deitu baitiete.

Batetik, Euskadiko Selekzioak JOKIN PLAZA, infantil kategoriako jokalaria, deitu du Kantabriaren aurkako partida baterako. Partida hilaren 26an jokatuko da, 9:45ean, Zallako kiroldegian. Bejondeizula Jokin!


Bestalde, Espainiako Selekzioak, Urola EKan hasi eta egun MOL Pick Szeged-en ari den IMANOL GARCIANDIA  deitu du 2022ko Europako Txapelketarako prestaketa lehen faserako. Txapelketa Eslovakian eta Hungarian jokatuko da urtarrilaren 13tik 30era. Lehen kontzentrazio hori abenduaren 26tik 30era izango da, Kirol Kontseilu Gorenaren instalazioetan, Madrilen. Eutsi Imanol!