ABENDUAREN 11/12KO KRONIKAK
Eguraldi txarra dela eta, kadete, infantil eta alebin kategorietako partidak bertan behera utzi dira asteburu honetan. Hori dela eta gure hiru talde soilik jokatu dute. Hiru partidetan emaitza estuak izan dira, bat aldekoa eta bi kontrakoak.
1. LURRALDEKO GIZONEZKOAK
Gol bakar batez irabazi zuen UROLA EK LAZTIMENDIK, Zarautz beti borrokalariaren aurka. Tranpa-partida deiturikoen adibide argia izan zen, bi taldeen sailkapena partidan islatuko ez zela uste baitzen, eta hala izan zen.
Horitxoak beti izan ziren atzetik markagailuan, baina defentsako lanak partida borrokatzeko itxaropenari eutsi zion. Atsedenaldiko 8 eta 10ekoak bi taldeek izan zuten eraginkortasun txikia erakutsi zuen.
Bigarren zatian, gauza bera. Lokalak, defentsa itxiarekin, bisitarien urrutiko jaurtiketak eragiten eta pibotearekin konbinazioa ekiditen saiatzen ziren, kontraerasoak bilatuz, baina lortu arren, ez zituzten arrakastaz amaitzen. Hala ere, zarauztarren akatsez baliatuz eta Unai Arratibelek atepean egindako lan handian oinarrituz, partida berdintzea lortu zuten. Amaierako bost segundu falta zirela, Iker Agirreren gol batek behin betiko 18 eta 17koa ezarri zuen.
Denboraldiaren uneak, egutegiaren baldintzek eta Zarautzek, beti kontuan hartu behar den aurkariak, baldintzatu zuten UROLA EK LAZTIMENDIren jarduna. Baina lortutako bi puntuak baloratu behar dira, ia bermatzen baitute mailari eustea eta igoera-fasean lehiatzeko aukera izatea.
Hurrengo jardunaldian Irungo Artelekun aurkari gogor batekin, Txingudirekin, neurtuko ditugu indarrak.
UROLA EK LAZTIMENDI, 18 - ZARAUTZ 17
* Atzeratutako partidak / Partidos aplazados