Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kirolarien gurasoei zuzendutako formakuntza zikloa


Lehen topaketa hau Klubeko maila guztietako jokalarien guraso orori zuzendurik dago

Pasa den urriaren 10ean egindako Ohiko Batzar Orokorrean azaldu bezala datorren azaroaren 27an, Zumarragako Kultur Etxean, 19:30etatik 21etara, “Kirolarien gurasoei zuzendutako formakuntza zikloa”-ri hasiera emango diogu. Lehen topaketa hau Klubeko maila guztietako jokalarien guraso orori zuzendurik dago.

Kirolaren baitan bilatzen den eboluzio, hezkuntza eta baloreen garapenak landuko ditugu bertan, era praktiko batean landuko delarik nagusiki. Edukiak, formakuntza zuzenduko duten bi psikologoen (Arkaitz Aizpuru eta Yolanda Cervero) azalpen labur baten ostean, parte-hartzaileek proposatutako gai eta kezkei erantzuna emateko moldatuko dira.

Gainontzeko topaketak kirol mailen arabera antolatuko dira, bertan landutako edukiak ahal bezain espezifiko eta praktikoak izatea bilatuko delarik.