HASI DA DENBORALDIA
Aurre-denboraldia amaituta, infantil mailako taldeek ezik, 2014-15 denboraldiari ekin diogu. Soilik kadete mailako taldeek lortu dituzte garaipenak lehen jardunaldian.
Lehen taldeak etxean izan du estreineko partida, Ispillan Usurbil hartuz. Asmoa garaipena lortzea zuten, baina aukerak izan dituzten arren bisitariek egin dira bi puntuen jabe. Lehen zatia oso orekatua izan da eta hori-urdinak, Jorge Martín gidari zutela, gol bateko abantailaz iritsi dira atsedenaldira.
Jarraipenean etxekoek indartuta kantxaratu dira eta lau goleko aldea lortu dute. Ez dute, ordea, partida kudeatzen asmatu eta usurbildarrek defentsan eginiko aldaketak eta epaileen irizpide bitxiak ere ez die mesede egin Larrearen mutilei. Ondorioz bisitariek markagailua irauli eta garaipena bereganatu dute, 24-28.
Beste taldeen emaitzak:
Jubenil gizonezkoak: Karibe Zaharra 31 – Urola EK Fontanería Luis Ángel 21.
Jubenil emakumezkoak: Urola EK Aiker 12 - Leizaran 32.
Kadete gizonezkoak: Urola EK A. Aranzadi 30 - Bergara KE 27.
Kadete emakumezkoak: Aiala A ZKE 10 - Urola EK Ugarte/Irati 20.