UROLA EK LAZTIMENDIren GARAIPEN GARRANTZITSUA
Jubenilak eta bigarren urteko kadete neskak eta mutilek ere garaipenak lortu dituzte.
UROLA EK LAZTIMENDIk sailkapeneko azken postua ez ezik, jetsiera postuak ere atzean utzi ditu larunbatean Zarautzko Amenabarren aurkako norgehiagoka irabazi (34-28) ondoren. Zarauztarrak ere sailkapeneko zuloan sartuta dabiltz eta irabaztea ezinbestekoa zen hori-urdinentzat. “Canario” eta Mendiak entrenatutako mutilek ez zuten hutsik egin eta etorkizunera begira garrantzitsua izan daiteken garaipen ederra lortu zuten. Ez zen lehia erraza izan, kostaldekoak ere, pardidaren garrantziaz jabeturik, gogoz aritu bai ziren. Lehen zatia oso orekatua izan zen, inork alde handirik lortzen ez zuelarik. Bigarrengoan Urretxu-Zumarragakoek aldea zertxobait zabaltzea lortu bazuten ere, zarauztarrak ez zuten amorerik ematen eta norgehiagokaren azken aldera defentsako lana sendotuz garaipenaren jabe egin ziren gure mutilek.
Gure nesken bi taldeek elkarren aurka neurtu zituzten indarrak eta azkenean, logikari jarraiki, zaharrenak nagusitu ziren. Gaztetxoenak gogotsu kantxaratu ziren. Defensan sendo eta erasoan joko polita eginez, kideak ezustean harrapatu zituzten, 4-1 hamabigarren minutuan. Nagusienak urduritzen hasiak ziren eta, sen onaz, entrenatzaileek hutsartea eskatu zuten. Honek, bere eragina izan zuen eta markagailua iraultzea lortu zuten. Zaharrenak, hazita, lehia kontrolpean izan zuten eta gaztetxoenak berriz, saitu arren, ez zuten asmatzen. Amaieran UROLA EK UGARTE HARATEGIA/IRATI KAFETEGIA 7, UROLA KE AIKER 18. Zorionak bi tAldeei lehia polita eskaini bai zigute. ANIMO NESKAK!!!
Kadete mailako lehen urteko UROLA EK A ARANZADIk Zumaiko Txikixa Taberna izan zuen bisitari igandean. Moran eta Maniegaren taldea beti izan zen atzetik markagailuan baina ondo egin zien aurre zumaiarrei. Ez zuten inoiz etsi eta beti izan ziren gertu markagailuan, bisitariek bi-hiru goleko errenta baino gehiago lortzen ez zutelarik. Bigarren zatiaren erdialdean etxekoek pasetan eginiko akatsak baliatu zituzten kostaldekoak zuloa sei goletara zabaltzeko. Gure mutilak berrantolatu eta lehia orekatzea lortu bazuten ere, ez ziren tartea murrizteko gai izan eta bisitarien kalitate handiagoa nagusitu zen. Amaieran 30 eta 37.
BESTE EMAITZA BATZUK:
Jubenil mutilak: UROLA EK SUPER BM 31 - Egia 26
2. urteko kadete mutilak: Eibar Eskubaloia 23 - UROLA EK FONTANERÍA LUIS ÁNGEL 35
Infantil mutilak: Ordizia 17 - UROLA EK GOIERRI BUS 14